Asteartea, otsailak 4

Santa Ageda Koruak kantuan

Arrasate, Arrasate | Musika

Aurten ere, datorren Otsailaren 4ean, Arrasateko Santa Ageda Koruak kantuan ibiliko dira herriko auzo eta baserrietan zehar. Ohitura zaharrari eutsi eta herria girotzeaz gain, ekimen honen helburua dirua biltzea da, behartsuenen artean banatzeko.

Santa Ageda Koruak kantuan Arrasate

Aurten ere, datorren Otsailaren 4ean, Arrasateko Santa Ageda Koruak kantuan ibiliko dira herriko auzo eta baserrietan zehar. Ohitura zaharrari eutsi eta herria girotzeaz gain, ekimen honen helburua dirua biltzea da, behartsuenen artean banatzeko.

07:00

Santa Ageda kantuan auzorik auzo

Herriko auzoak, Aretxabaleta | Ospakizunak

2001ean jaiotako gazteek auzorik auzo jardungo dute Santa Ageda koplak kantuan eta eskean. 

Santa Ageda kantuan auzorik auzo Herriko auzoak

2001ean jaiotako gazteek auzorik auzo jardungo dute Santa Ageda koplak kantuan eta eskean. 

09:30

'Zure talentua erakutsi' tailerra

Irizar jauregia, Bergara | Ikastaroak

Debagoieneko Enplegu Azokara begira Mankomunitateak tailerra antolatu du norbere burua enpresaren aurrean aurkezteko klabeak erakusteko. Tailerrean parte hartzeko aurrez eman behar da izena: www.debagoiena.eus/enpleguazoka edo 943 79 30 90 telefono zenbakira deituz (Zuriñe, Naiara, Olaia).

'Zure talentua erakutsi' tailerra Irizar jauregia

Debagoieneko Enplegu Azokara begira Mankomunitateak tailerra antolatu du norbere burua enpresaren aurrean aurkezteko klabeak erakusteko. Tailerrean parte hartzeko aurrez eman behar da izena: www.debagoiena.eus/enpleguazoka edo 943 79 30 90 telefono zenbakira deituz (Zuriñe, Naiara, Olaia).

10:00

Santa Ageda bezpera

Fernando Eskoriatza plaza, Eskoriatza | Bestelakoak

2002. urtean jaiotako neska-mutilak baserriz baserri ibiliko dira koplak abesten eta santa-eskean.

Santa Ageda bezpera Fernando Eskoriatza plaza

2002. urtean jaiotako neska-mutilak baserriz baserri ibiliko dira koplak abesten eta santa-eskean.

12:15

Santa Ageda bezperako koplak

Plazan eta eskola atarian., Elgeta | Bestelakoak

Herri Eskolako neska-mutikoek Santa Ageda eguna ospatuko dute. Kantuan egingo dute: 12:15ean, plazan abestuko dute Lehen Hezkuntzako ikasleek eta ondoren eskolako sarreran abestuko dute Haur Hezkuntzako neska-mutikoekin batera. (2 urteko gelakoak kenduta). 15:40ean, plazan eta ondoren eskolako sarreran.

Santa Ageda bezperako koplak Plazan eta eskola atarian.

Herri Eskolako neska-mutikoek Santa Ageda eguna ospatuko dute. Kantuan egingo dute:

  • 12:15ean, plazan abestuko dute Lehen Hezkuntzako ikasleek eta ondoren eskolako sarreran abestuko dute Haur Hezkuntzako neska-mutikoekin batera. (2 urteko gelakoak kenduta).
  • 15:40ean, plazan eta ondoren eskolako sarreran.

15:30

Emakumeon osasuna eta mindfulness-a

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate | Ikastaroak

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 4an hasiko da. Guztira 14 saio izango ditu ikastaroak, asteartetan izango direnak, 15:30etik 17:30era bitartean. Tailer honetan hurbilduko gara osasun emozionalera begirada feminista batez, ulertzeko zelan eragiten diguten faktore batzuek, zerikusia dutenak barneratutako mezuekin, aginduekin, bizimoduekin eta abarrekin, eta ulertzeko osasuna lotua dagoela bizi baldintzekin, eta genero sozializazioarekin. Horrela, zergatiak izendatuz gero, ahaldundu ahal izango gara horiek aldarazteko, mindfulness-etik autogestio tresnak ere ikasteko.

Emakumeon osasuna eta mindfulness-a Arrasateko Emakume Txokoa

16:00

Paziente bizia: 'Nire osasuna zaintzen'

Kulturate, Arrasate | Ikastaroak

Debagoieneko ESIk, Osasun Eskola ekimenaren barruan, ikastaroa antolatu du osasunak duen garrantziaz jabetzeko; bereziki bideratu diete gaixotasun kronikoak dituztenei. Kulturaten egingo dute eta lehen saioa otsailaren 4an izango da; martitzenetan egingo dituzte guztiak zazpi bat astetan (2 ordu eta erdiko saioak dira). Izena aurrez eman behar da Debagoieneko osasun etxeetara deituta.

Paziente bizia: 'Nire osasuna zaintzen' Kulturate

Debagoieneko ESIk, Osasun Eskola ekimenaren barruan, ikastaroa antolatu du osasunak duen garrantziaz jabetzeko; bereziki bideratu diete gaixotasun kronikoak dituztenei. Kulturaten egingo dute eta lehen saioa otsailaren 4an izango da; martitzenetan egingo dituzte guztiak zazpi bat astetan (2 ordu eta erdiko saioak dira).

Izena aurrez eman behar da Debagoieneko osasun etxeetara deituta.

17:00

Bingo saioa

Eltzia, Oñati | Bestelakoak

Bingo saioa Lagun Leku erretiratuen elkarteak antolatuta

Bingo saioa Eltzia

Bingo saioa Lagun Leku erretiratuen elkarteak antolatuta

18:00

Santa Ageda bezpera

Bergarako San Martin plazan, Bergara | Musika

Alai taldeak Santa Ageda bezpera eguna ospatuko du. Horretarako, 18:00etan San Martin plazatik abiatu eta kale kantuan arituko dira.

Santa Ageda bezpera Bergarako San Martin plazan

Alai taldeak Santa Ageda bezpera eguna ospatuko du. Horretarako, 18:00etan San Martin plazatik abiatu eta kale kantuan arituko dira.

18:00

Santa Ageda kantuan Basotxokoak

Herriko kaleak, Aretxabaleta | Ospakizunak

Santa Ageda kantuan jardungo dute Basotxoko kantu taldeko kideek kalerik kale.

Santa Ageda kantuan Basotxokoak Herriko kaleak

Santa Ageda kantuan jardungo dute Basotxoko kantu taldeko kideek kalerik kale.

18:15

Santa Ageda kantuan abesbatzako kideak

Herriko kaleak, Aretxabaleta | Ospakizunak

Aretxabaleta Abesbatzako kideek Santa Ageda koplak abestuko dituzte Leizarra musika eskolako neska-mutikoekin eta trikitilariekin batera.

Santa Ageda kantuan abesbatzako kideak Herriko kaleak

Aretxabaleta Abesbatzako kideek Santa Ageda koplak abestuko dituzte Leizarra musika eskolako neska-mutikoekin eta trikitilariekin batera.

18:30

Psikologia irakurle tailerra

Oñatiko kultura etxea, Oñati | Literatura

'La muerte de Iván Ilich' (Lev Tolstoi) liburua komentatuko dute. Dinamizatzailea: Silvina Fondra

Psikologia irakurle tailerra Oñatiko kultura etxea

'La muerte de Iván Ilich' (Lev Tolstoi) liburua komentatuko dute. Dinamizatzailea: Silvina Fondra

18:45

Euskaraldia antolatzeko bilera

Udaletxe zaharra, Aretxabaleta | Batzarra

2020ko Euskaraldiaren gaineko kontuak lotzen joateko bilera egingo dute. Bilera irekia da.

Euskaraldia antolatzeko bilera Udaletxe zaharra

2020ko Euskaraldiaren gaineko kontuak lotzen joateko bilera egingo dute. Bilera irekia da.

19:00

'1512ko konkista' hitzaldia

Zine aretoa, Oñati | Hitzaldiak

Joseba Asironek 1512ko konkista hitzaldia eskainiko du. Garai berrietarako haziak landatuta zituen erreinua nola errotik erauzi zuten kontatuko du. Nabarralde Fundazioak eta Oñatiko Udalak antolatutako Gutaz; izaera, gogoa, ekina hitzaldi sortaren barruko saioa.

'1512ko konkista' hitzaldia Zine aretoa

Joseba Asironek 1512ko konkista hitzaldia eskainiko du. Garai berrietarako haziak landatuta zituen erreinua nola errotik erauzi zuten kontatuko du.

Nabarralde Fundazioak eta Oñatiko Udalak antolatutako Gutaz; izaera, gogoa, ekina hitzaldi sortaren barruko saioa.

19:00

'Incognita Patagonia' dokumentalaren aurkezpena eta solasaldia

Kulturate, Arrasate | Ikus-entzunezkoak

Incognita Patagonia dokumentalaren aurkezpena eta solasaldia izango da gaur arratsaldean, 19:00etan, Kulturateko areto nagusian. Dokumentalaren iraupena 20 minutukoa izanog da. Ondoren, Eñaut Izagirre, dokumentalaren zuzendariak hitzaldia eskeiniko du eta Patagonian glaziarrek pairatzen ari duten atzerakaldia azalduko du. 

'Incognita Patagonia' dokumentalaren aurkezpena eta solasaldia Kulturate

Incognita Patagonia dokumentalaren aurkezpena eta solasaldia izango da gaur arratsaldean, 19:00etan, Kulturateko areto nagusian. Dokumentalaren iraupena 20 minutukoa izanog da. Ondoren, Eñaut Izagirre, dokumentalaren zuzendariak hitzaldia eskeiniko du eta Patagonian glaziarrek pairatzen ari duten atzerakaldia azalduko du. 

20:00

Aratusteetako entseguna

Eltzia, Oñati | Dantza

Oñatiko inauteri taldeak antolatuta, otsailaren 22an ospatuko diren Oñatiko inauteriak prestatzeko entsegua. OHARRAK:  2004an edo lehenago jaiotakoek soilik parte hartu dezakete. Dantza egin nahi ez duenak ere badauka aukera pertsonai bezala parte hartzeko

Aratusteetako entseguna Eltzia

Oñatiko inauteri taldeak antolatuta, otsailaren 22an ospatuko diren Oñatiko inauteriak prestatzeko entsegua. OHARRAK:  2004an edo lehenago jaiotakoek soilik parte hartu dezakete. Dantza egin nahi ez duenak ere badauka aukera pertsonai bezala parte hartzeko

20:30

'O que arde' filma

Amaia antzokia, Arrasate | Zinema

O que arde filma ikusteko aukera izango da Amaia Antzokian. Drama filma da eta gaurko emanaldia 20:30ean hasiko da.

'O que arde' filma Amaia antzokia

O que arde filma ikusteko aukera izango da Amaia Antzokian. Drama filma da eta gaurko emanaldia 20:30ean hasiko da.

11:00
11:00

Erakusketa: Inkernuko kontzertuetako kartelak

Inkernu tabernan, Eskoriatza | Erakusketak

Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.

Erakusketa: Inkernuko kontzertuetako kartelak Inkernu tabernan

Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.

17:30
20:30

Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa

Kulturate, Arrasate | Erakusketak

Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 31tik otsailaren 16ra bitartean, Kulturateko klaustroan. Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etik 20:30era bitartean.

Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa Kulturate

Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 31tik otsailaren 16ra bitartean, Kulturateko klaustroan. Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etik 20:30era bitartean.

'Nafarroa, Euskal Estatua' erakusketa

Bergarako udaletxea, Bergara | Erakusketak

Euskal Herriko historiaren gakoak eskaintzen dituen erakusketa: lurraldetasuna, oinarrizko datak, pertsonaiak, gertaera garrantzitsuak, e.a. Nabarraldek mendeetako euskal historia laburtu du, azken mila edo mila eta bostehun urteetan nafar Estatuaren inguruan aritu baita; funtsezko elementuak aurkeztea da helburua, erakusketa argiaz, esanguratsuaz, eta batik bat, pedagogikoaz. Erakusketa Otsailaren 2tik 16ra egongo da ikusgai Bergarako Udaletxeko pleno aretoan.

'Nafarroa, Euskal Estatua' erakusketa Bergarako udaletxea

Euskal Herriko historiaren gakoak eskaintzen dituen erakusketa: lurraldetasuna, oinarrizko datak, pertsonaiak, gertaera garrantzitsuak, e.a. Nabarraldek mendeetako euskal historia laburtu du, azken mila edo mila eta bostehun urteetan nafar Estatuaren inguruan aritu baita; funtsezko elementuak aurkeztea da helburua, erakusketa argiaz, esanguratsuaz, eta batik bat, pedagogikoaz. Erakusketa Otsailaren 2tik 16ra egongo da ikusgai Bergarako Udaletxeko pleno aretoan.

18:00
20:00

Xilografia tailerra (linoleo gainean)

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate | Ikastaroak

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 3tik martxoaren 9ra izango da, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Antzinako teknika hau erabiliko dugu sormena lantzeko. Guztiok sortzaileak gara egunero, sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko, xilografia landuko dugu. Ez dugu zertan jakin marrazten, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen duguna, eta paperean azalduko da isla, une horretako arnasa. Ezezagunak diren emakume sortzaile guztien omenez. Gu ere hemen gaude: gure ahotsa, nahia, gure eskuetan daude. Irribarrez, bidaiatzen.

Xilografia tailerra (linoleo gainean) Arrasateko Emakume Txokoa

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»