Aurten ere, datorren Otsailaren 4ean, Arrasateko Santa Ageda Koruak kantuan ibiliko dira herriko auzo eta baserrietan zehar. Ohitura zaharrari eutsi eta herria girotzeaz gain, ekimen honen helburua dirua biltzea da, behartsuenen artean banatzeko.
2001ean jaiotako gazteek auzorik auzo jardungo dute Santa Ageda koplak kantuan eta eskean.
Debagoieneko Enplegu Azokara begira Mankomunitateak tailerra antolatu du norbere burua enpresaren aurrean aurkezteko klabeak erakusteko. Tailerrean parte hartzeko aurrez eman behar da izena: www.debagoiena.eus/enpleguazoka edo 943 79 30 90 telefono zenbakira deituz (Zuriñe, Naiara, Olaia).
2002. urtean jaiotako neska-mutilak baserriz baserri ibiliko dira koplak abesten eta santa-eskean.
Herri Eskolako neska-mutikoek Santa Ageda eguna ospatuko dute. Kantuan egingo dute: 12:15ean, plazan abestuko dute Lehen Hezkuntzako ikasleek eta ondoren eskolako sarreran abestuko dute Haur Hezkuntzako neska-mutikoekin batera. (2 urteko gelakoak kenduta). 15:40ean, plazan eta ondoren eskolako sarreran.
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 4an hasiko da. Guztira 14 saio izango ditu ikastaroak, asteartetan izango direnak, 15:30etik 17:30era bitartean. Tailer honetan hurbilduko gara osasun emozionalera begirada feminista batez, ulertzeko zelan eragiten diguten faktore batzuek, zerikusia dutenak barneratutako mezuekin, aginduekin, bizimoduekin eta abarrekin, eta ulertzeko osasuna lotua dagoela bizi baldintzekin, eta genero sozializazioarekin. Horrela, zergatiak izendatuz gero, ahaldundu ahal izango gara horiek aldarazteko, mindfulness-etik autogestio tresnak ere ikasteko.
Debagoieneko ESIk, Osasun Eskola ekimenaren barruan, ikastaroa antolatu du osasunak duen garrantziaz jabetzeko; bereziki bideratu diete gaixotasun kronikoak dituztenei. Kulturaten egingo dute eta lehen saioa otsailaren 4an izango da; martitzenetan egingo dituzte guztiak zazpi bat astetan (2 ordu eta erdiko saioak dira). Izena aurrez eman behar da Debagoieneko osasun etxeetara deituta.
Alai taldeak Santa Ageda bezpera eguna ospatuko du. Horretarako, 18:00etan San Martin plazatik abiatu eta kale kantuan arituko dira.
Santa Ageda kantuan jardungo dute Basotxoko kantu taldeko kideek kalerik kale.
Aretxabaleta Abesbatzako kideek Santa Ageda koplak abestuko dituzte Leizarra musika eskolako neska-mutikoekin eta trikitilariekin batera.
'La muerte de Iván Ilich' (Lev Tolstoi) liburua komentatuko dute. Dinamizatzailea: Silvina Fondra
2020ko Euskaraldiaren gaineko kontuak lotzen joateko bilera egingo dute. Bilera irekia da.
Joseba Asironek 1512ko konkista hitzaldia eskainiko du. Garai berrietarako haziak landatuta zituen erreinua nola errotik erauzi zuten kontatuko du. Nabarralde Fundazioak eta Oñatiko Udalak antolatutako Gutaz; izaera, gogoa, ekina hitzaldi sortaren barruko saioa.
Incognita Patagonia dokumentalaren aurkezpena eta solasaldia izango da gaur arratsaldean, 19:00etan, Kulturateko areto nagusian. Dokumentalaren iraupena 20 minutukoa izanog da. Ondoren, Eñaut Izagirre, dokumentalaren zuzendariak hitzaldia eskeiniko du eta Patagonian glaziarrek pairatzen ari duten atzerakaldia azalduko du.
Oñatiko inauteri taldeak antolatuta, otsailaren 22an ospatuko diren Oñatiko inauteriak prestatzeko entsegua. OHARRAK: 2004an edo lehenago jaiotakoek soilik parte hartu dezakete. Dantza egin nahi ez duenak ere badauka aukera pertsonai bezala parte hartzeko
O que arde filma ikusteko aukera izango da Amaia Antzokian. Drama filma da eta gaurko emanaldia 20:30ean hasiko da.
Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.
Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 31tik otsailaren 16ra bitartean, Kulturateko klaustroan. Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etik 20:30era bitartean.
Euskal Herriko historiaren gakoak eskaintzen dituen erakusketa: lurraldetasuna, oinarrizko datak, pertsonaiak, gertaera garrantzitsuak, e.a. Nabarraldek mendeetako euskal historia laburtu du, azken mila edo mila eta bostehun urteetan nafar Estatuaren inguruan aritu baita; funtsezko elementuak aurkeztea da helburua, erakusketa argiaz, esanguratsuaz, eta batik bat, pedagogikoaz. Erakusketa Otsailaren 2tik 16ra egongo da ikusgai Bergarako Udaletxeko pleno aretoan.
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 3tik martxoaren 9ra izango da, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Antzinako teknika hau erabiliko dugu sormena lantzeko. Guztiok sortzaileak gara egunero, sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko, xilografia landuko dugu. Ez dugu zertan jakin marrazten, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen duguna, eta paperean azalduko da isla, une horretako arnasa. Ezezagunak diren emakume sortzaile guztien omenez. Gu ere hemen gaude: gure ahotsa, nahia, gure eskuetan daude. Irribarrez, bidaiatzen.