Astelehena, otsailak 3

09:30

'Zure talentua erakutsi' tailerra

Euskaldunberria gela (Bidebarrieta 18), Oñati | Ikastaroak

Debagoieneko Enplegu Azokara begira Mankomunitateak tailerra antolatu du norbere burua enpresaren aurrean aurkezteko klabeak erakusteko. Tailerrean parte hartzeko aurrez eman behar da izena: www.debagoiena.eus/enpleguazoka edo 943 79 30 90 telefono zenbakira deituz (Zuriñe, Naiara, Olaia).

'Zure talentua erakutsi' tailerra Euskaldunberria gela (Bidebarrieta 18)

Debagoieneko Enplegu Azokara begira Mankomunitateak tailerra antolatu du norbere burua enpresaren aurrean aurkezteko klabeak erakusteko. Tailerrean parte hartzeko aurrez eman behar da izena: www.debagoiena.eus/enpleguazoka edo 943 79 30 90 telefono zenbakira deituz (Zuriñe, Naiara, Olaia).

09:30

Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate | Ikastaroak

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 3an hasiko da. Guztira 12 saio izango ditu ikastaroak, astelehenetan izango direnak, 09:30etik 11:00etara bitartean. Zoru pelbikoaren muskulazio guztia indartzea da ikastaroaren helburua. Ikastaroa edozein emakumerentzat da, bereziki menopausia hasi edo igarotzen ari direnentzat, edota umetokia edo puxika prolapsoak sufritzen dituztenentzat, pixa galerak dituztenentzat eta erditu berri dauden emakume gazteentzat.

Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa Arrasateko Emakume Txokoa

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 3an hasiko da. Guztira 12 saio izango ditu ikastaroak, astelehenetan izango direnak, 09:30etik 11:00etara bitartean. Zoru pelbikoaren muskulazio guztia indartzea da ikastaroaren helburua. Ikastaroa edozein emakumerentzat da, bereziki menopausia hasi edo igarotzen ari direnentzat, edota umetokia edo puxika prolapsoak sufritzen dituztenentzat, pixa galerak dituztenentzat eta erditu berri dauden emakume gazteentzat.

12:00

Pentsiodunen elkarretaratzea

Foruen plaza, Oñati | Deia

Pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea, herriko hainbat pentsionistek deituta

Pentsiodunen elkarretaratzea Foruen plaza

Pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea, herriko hainbat pentsionistek deituta

16:30

Paziente bizia: 'Minbizia pasatu ondoren osasuna zaintzen'

Osasun etxea, Bergara | Ikastaroak

Debagoieneko ESIk, Osasun Eskola ekimenaren barruan, ikastaroa antolatu du osasunak duen garrantziaz jabetzeko; bereziki bideratu diete gaixotasun kronikoak dituztenei. Minbizia pasatu ondoren osasuna zaintzen izeneko ikastaroaren lehen saioa otsailaren 3an izango da. Izena aurrez eman behar da Debagoieneko osasun etxeetara deituta.

Paziente bizia: 'Minbizia pasatu ondoren osasuna zaintzen' Osasun etxea

Debagoieneko ESIk, Osasun Eskola ekimenaren barruan, ikastaroa antolatu du osasunak duen garrantziaz jabetzeko; bereziki bideratu diete gaixotasun kronikoak dituztenei. Minbizia pasatu ondoren osasuna zaintzen izeneko ikastaroaren lehen saioa otsailaren 3an izango da. Izena aurrez eman behar da Debagoieneko osasun etxeetara deituta.

17:00

San Blas ospakizuna

Eltzia, Oñati | Ospakizunak

Lagun Leku elkarteak antolatuta, San Blas opila txokolatearekin eta karameluak dastatzeko aukera (eztarria babesteko lokarriak ere izango dira)

San Blas ospakizuna Eltzia

Lagun Leku elkarteak antolatuta, San Blas opila txokolatearekin eta karameluak dastatzeko aukera (eztarria babesteko lokarriak ere izango dira)

19:30

'Mujercitas' filma

Zinema aretoa, Oñati | Zinema

'Mujercitas' filma (AEB, 2019). Zuzendaria: Greta Gerwig. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro

'Mujercitas' filma Zinema aretoa

'Mujercitas' filma (AEB, 2019). Zuzendaria: Greta Gerwig. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro

11:00
11:00

Erakusketa: Inkernuko kontzertuetako kartelak

Inkernu tabernan, Eskoriatza | Erakusketak

Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.

Erakusketa: Inkernuko kontzertuetako kartelak Inkernu tabernan

Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.

'Nafarroa, Euskal Estatua' erakusketa

Bergarako udaletxea, Bergara | Erakusketak

Euskal Herriko historiaren gakoak eskaintzen dituen erakusketa: lurraldetasuna, oinarrizko datak, pertsonaiak, gertaera garrantzitsuak, e.a. Nabarraldek mendeetako euskal historia laburtu du, azken mila edo mila eta bostehun urteetan nafar Estatuaren inguruan aritu baita; funtsezko elementuak aurkeztea da helburua, erakusketa argiaz, esanguratsuaz, eta batik bat, pedagogikoaz. Erakusketa Otsailaren 2tik 16ra egongo da ikusgai Bergarako Udaletxeko pleno aretoan.

'Nafarroa, Euskal Estatua' erakusketa Bergarako udaletxea

Euskal Herriko historiaren gakoak eskaintzen dituen erakusketa: lurraldetasuna, oinarrizko datak, pertsonaiak, gertaera garrantzitsuak, e.a. Nabarraldek mendeetako euskal historia laburtu du, azken mila edo mila eta bostehun urteetan nafar Estatuaren inguruan aritu baita; funtsezko elementuak aurkeztea da helburua, erakusketa argiaz, esanguratsuaz, eta batik bat, pedagogikoaz. Erakusketa Otsailaren 2tik 16ra egongo da ikusgai Bergarako Udaletxeko pleno aretoan.

18:00
20:00

Xilografia tailerra (linoleo gainean)

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate | Ikastaroak

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 3tik martxoaren 9ra izango da, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Antzinako teknika hau erabiliko dugu sormena lantzeko. Guztiok sortzaileak gara egunero, sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko, xilografia landuko dugu. Ez dugu zertan jakin marrazten, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen duguna, eta paperean azalduko da isla, une horretako arnasa. Ezezagunak diren emakume sortzaile guztien omenez. Gu ere hemen gaude: gure ahotsa, nahia, gure eskuetan daude. Irribarrez, bidaiatzen.

Xilografia tailerra (linoleo gainean) Arrasateko Emakume Txokoa

Herriak

Egutegia

Urtarrila
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    
Otsaila
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29  

Urte osoko agenda ikusi »»