Debagoieneko Landa Garapen Elkarteak, Deba Garaiak, plastiko bilketaren egutegia zehaztu du 2020rako. Bilketa horiek zein herritan eta gunetan egiten dituzten ere gogora ekarri du.
Bi bilera ireki egingo dituzte urtarrilaren 28an, Kulturateko Areto nagusian, 14:30ean eta 18:30ean, interesatuek ondoen datorkien orduan parte hartu ahal izateko. Bi helbururekin antolatu dituzte: bizilagunen eta negozioa dutenen proposamenak eta iritziak entzuteko, eta berrikuspenari buruz EH Bilduk dituen proposamenen berri emateko.
Basoa Fundazioak proiektu bat eraman du aurrera Urkiolako Parke Naturalean, klima aldaketaren aurrean goi mendietako ekosistemak egokitzen laguntzeko helburuz. Ikus-entzunezko dokumental baten bidez azalduko dute proiektua, urtarrilaren 28an.
Barnekotasuna lantzeko Nigan saioa egingo da hilaren 28an, martitzena, Olaranen, 18:30etik 20:00etara bitartean. Izena emateko deitu 669 132 900 edo e-maila idatzi: nigan@yahoo.com.
Irakurri dutenliburua: 'Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia', Robert Louis Stevenson Dinamizatzailea: Yurre Ugarte
Irati Eleizalde izango da urtarrilaren 28an, 19:00etan, kultura etxean, Erreferendumaren aldeko herri ekimena ate joka izeneko hitzaldia eskaintzen.
Los Cabras taldearen jarduna aztertzen duen dokumentala. Ander Lizarraldek eta Xanti Ugartek grabatu dute
Debagoienean 2019an nabarmendu diren kirolariek sariak jasoko dituzte bigarrenez egingo den Debagoieneko Kirol Sariak ekitaldiaren barruan.
Oñatiko inauteri taldeak antolatuta, otsailaren 22an ospatuko diren Oñatiko inauteriak prestatzeko entsegua. OHARRAK: 2004an edo lehenago jaiotakoek soilik parte hartu dezakete. Dantza egin nahi ez duenak ere badauka aukera pertsonai bezala parte hartzeko.
Urtarrilaren 28ko astearteko zinema saioan, La verdad filma ikusteko aukera egongo da.
Bakardadearen gaineko erakusketa zabalduko dute Aroztegi aretoan eta otsailaren 2a arte egongo da. Matia Fundazioaren Matiazaleak ekimenak sortua da eta erakusgai dauden argazkiak gai horren bueltan antolatutako lehiaketara aurkeztutakoak dira. Gizartean hain zabalduta dagoen bakardadeari buruzko hausnarketa eragin gura du erakusketak. Horregatik hain zuzen, eskuragai daude bakardadearekin lotuta idazteko postalak eta postontzia Aroztegin.
Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.