ISEAk antolatuta. 09:00etatik aurrera, LKS eraikineko ekitaldi-aretoan, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan. Jardunaldi honen helburua honako gai hauei buruz hausnartzea da:• STEM diziplinen esparruan bokaziorik ez izateari buruzko diagnosia.• Genero-ikuspegia STEM Hezkuntzan.• Ikasleek zientziaren eta teknologiarekiko duten interesa sustatzea.
Sasoibideren irteera honetan, Makatzena ezagutzeko aukera izango da. Irteera 10:00etan egingo da Biteri plazatik.
Urtarrilaren 30eko Greba Orokorra dela eta, Antzuolako greba batzordeak ekintza feminista antolatu du. Zurrategin izango da eta 18:00etan hasiko da.
Balizko ikasle berrien gurasoei zuzenduta, Elkar Hezi ikastetxeko instalazioak eta proiektu pedagogikoa ezagutzeko aukera (Arantzazu Ama kaleko eraikinean)
Leire Zinkunegiren ipuin kontaketa: Ordu eta erdiko saioan,hiru ipuin kontatu, haietan landutako gaien inguruan berba egin, hausnartu eta sorrarazitako emozioak partekatuko dituzte.
Autonomia zein nazional mailako txirrindularitza lizentziak egin edo berritzeko aukera egongo da Aloña Mendiko bulegoetan
Debagoieneko Ezker Kultur Guneak antolatu du, etziko, Cuentos de Calipso liburuaren aurkezpena, 19:00etan Arrasateko Aldai kaleko 9. zenbakian egingo dena. Liburu honetan, autogestioa edo finantziazioa bezalako gaiak jorratzen dira, besteak beste.
Ken Loach zuzendari ezagunaren Sorry we missed you filma (Erresuma Batua, 2019, 101 min.) emango dute zine-klubaren barruan. Sarrera: 4 euro.
Urtarrilaren 30eko Greba Orokorra dela eta, Antzuolako greba batzordeak kalejira aldarrikatzailea antolatu du herriko kaleetan zehar. Txaleko horia edo naranja ekartzeko proposamena egin da antolakuntzatik. Zurrategin hasiko da 19:30ean.
'Los miserables' filma, zineklubean (Frantzia, 2019). Zuzendaria da: Ladj Ly
Kulturaten 4 urtetik gorakoentzako ipuin kontaketa eskainiko du, Ines Bengoak, 20:30ean hasita.
Pelax (Unai Pelayo, Donostia, 1989) musikariak eta lagun duen bandak folk, blues eta rock doinuekin beteko dute Arrasateko gaztetxea Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.
Udazkena Euskal Herrian Artgazkik antolatutako V. argazki lehiaketa eta erakusketa da. Kulturaten egongo da ikusgai urtarrilaren 10etik 24ra bitartean.
Bakardadearen gaineko erakusketa zabalduko dute Aroztegi aretoan eta otsailaren 2a arte egongo da. Matia Fundazioaren Matiazaleak ekimenak sortua da eta erakusgai dauden argazkiak gai horren bueltan antolatutako lehiaketara aurkeztutakoak dira. Gizartean hain zabalduta dagoen bakardadeari buruzko hausnarketa eragin gura du erakusketak. Horregatik hain zuzen, eskuragai daude bakardadearekin lotuta idazteko postalak eta postontzia Aroztegin.
Hemen duzue plangintza berria. Urtarrilaren 20tik 24ra apuntatu zaitezkete hemen. Animatu!
Aniztasunetik sortuz izeneko erakusketa antolatu dute Arrasate institutuko DBHko, Batxilergo Artistikoko eta Ikus-entzunezko ikasleek eta eurek egindako artelanak jarri dituzte ikusgai. DBHko 2. mailako ikasleek Herri Eskolako haurrentzat bisita gidatuak egingo dituzte asteartean, 14:00etatik 16:00etara.