Pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea herriko hainbat pentsionistek deituta
12:00etan Herri Eskolako neska-mutikoen danborrada eta jarraian meza eta Nobleen Kofradiako kideen urteroko ekitaldia sakristian. Amaitzeko, bazkaria egingo dute Nobleek.
Bi urte bete dira pentsiodunak aldarrikapen elkarretaratzeak egiten hasi zirenetik, eta urtemuga ospatzeko, eta oraindik zer aldarrikatu badutela azaltzeko, txistorra eta patata tortilla mokadutxoak banatuko dituzte ohiko elkarretaratzearen ondoren.
San Sebastian egunez danborrak astinduko dituzte Kurtzebarri eskolako Haur eta Lehen Hezkuntzako neska-mutikoek. Herriko Plazan elkartuko dira eguraldi onarekin, eta bestela, Iturrigorri pilotalekuan.
Benito Zambranok zuzendutako Intemperie filma (Espainia, 2019, 103 min.) izango dute helduek. Sarrera: 2 euro.
Hilaren 30ean egingo den 'Ostegun Kontalariak' ipuin kontaketarako gonbidapenak banatzen hasiko dira gaur.
U30 Oñatiko greba batzordearen bilera irekia
Erremintak erabiltzeko gaitasun edo trebetasunetan sakontzeko ikastaroa da honakoa, aurrez oinarrizko ikastaroa egin duten emakumeei edo oinarrizko jakintza duten emakumeei zuzenduta. Mitoak desmuntatuz, sormena landu eta talde-lanean disfrutatzeko ikastaroa izango da. • Hizkuntza: Gazteleraz• Irakaslea: Paz Carbajosa Dalmau• Eguna: Astelehena• Data: Urtarrilak 20tik martxoak 30era• Ordutegia: 18:00-20:15• Lekua: Gaztelekua• Iraupena: 25 ordu• Matrikula: 20€
'Hezkuntza berrikuntza: Antzuola herri eskolako bilakaera berrikuntza pedagogikoaren bidean' tesia idatzi berri du Andoni Argiñano Madrazok. Ereduaren gakoez eta biziraupenaz aritu da EHU-ko irakasle den Argiñano.
'Dios mío pero, ¿qué te hemos hecho ahora?' filma (Frantzia, 2018). Zuzendaria: Philippe de Chauveron. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro
Akzio filma, J.J. Abramsek zuzenduta. (Iraupena: 141 minutu).
Udazkena Euskal Herrian Artgazkik antolatutako V. argazki lehiaketa eta erakusketa da. Kulturaten egongo da ikusgai urtarrilaren 10etik 24ra bitartean.
Bakardadearen gaineko erakusketa zabalduko dute Aroztegi aretoan eta otsailaren 2a arte egongo da. Matia Fundazioaren Matiazaleak ekimenak sortua da eta erakusgai dauden argazkiak gai horren bueltan antolatutako lehiaketara aurkeztutakoak dira. Gizartean hain zabalduta dagoen bakardadeari buruzko hausnarketa eragin gura du erakusketak. Horregatik hain zuzen, eskuragai daude bakardadearekin lotuta idazteko postalak eta postontzia Aroztegin.
Hemen duzue plangintza berria. Urtarrilaren 20tik 24ra apuntatu zaitezkete hemen. Animatu!
Aniztasunetik sortuz izeneko erakusketa antolatu dute Arrasate institutuko DBHko, Batxilergo Artistikoko eta Ikus-entzunezko ikasleek eta eurek egindako artelanak jarri dituzte ikusgai. DBHko 2. mailako ikasleek Herri Eskolako haurrentzat bisita gidatuak egingo dituzte asteartean, 14:00etatik 16:00etara.