Ipuin kontalari boluntario taldearen eskutik hiru saio neska-mutikoendako, liburutegian. 17:00-17:20, LH3tik aurrerakoak. 17:30-17:50, 5 urteko gelatik gorakoak. 18:00-18:20, 2-3 urtetik aurrerako umeak.
Lan-pentsio-bizitza duina nahi eta lortu nahi dugulako esanez, kale-bira egingo da Eskoriatzan. Bertan, gutunak banatuko dira, megafonoaz mezuak helarazi, propaganda banatu… U30 deialdia zabaltzeko.
Karnabalen Lagunak deituta batzarra egingo dute Aratusteak eta haren bueltako kontuak gertatzeko. Bilera irekia da.
Oñati, Usurbil, Lasarte eta Donostiko lau ikaslek Txilen bizi izan dan prozesua islatu dute dokumental honen bidez.
Perigallo teatroaren eskutik, La mundanza helduentzako antzerkia ikusteko aukera izango da Seminarixoan, 19:00etan hasita. Sarrera 8 euro izango dira. Antzerkiaren laburpena: Javier Manzanera eta Celia Nadal aktoreek ikusleak hunkituko dituzte Teatro de Rojas eta Certamen Noctivagos jardunaldietan saritutako obra honekin. Hauskortasuna, inmigrazioa eta etxe-desjabetzeak ditu helduleku. 1961an bikote batek Alemaniara jo beharko du etxea ordaindu ahal izateko. 2011n, bikote horren bilobak eta senarrak etxe bera galduko dute bankuaren alde. Arazo bera krisi garai desberdinetan. Komedia eran landutako egungo drama, bizitza pentsaera aldatzen lagunduko diguna.
Sagardoa dastatzeko aukera, jatekoa, trikitilariak, txalaparta eta bertsolariak izango dira.
Azken Sustraiak eta Rebel Noise taldeek emanaldia eskainiko dute gaur, Ikatz tabernan. Emanaldia 21:00etan hasiko da eta sarrera bost euro izango dira.
Benito Zambranok zuzendutako Intemperie filma (Espainia, 2019, 103 min.) izango dute helduek. Sarrera: 4 euro.
'Dios mío pero, ¿qué te hemos hecho ahora?' filma (Frantzia, 2018). Zuzendaria: Philippe de Chauveron. Sarrera da bost euro
Udazkena Euskal Herrian Artgazkik antolatutako V. argazki lehiaketa eta erakusketa da. Kulturaten egongo da ikusgai urtarrilaren 10etik 24ra bitartean.
La Barranca Errioxako memoria taldeak osatu duen Mujeres de negro erakusketa ikusgai.
Bakardadearen gaineko erakusketa zabalduko dute Aroztegi aretoan eta otsailaren 2a arte egongo da. Matia Fundazioaren Matiazaleak ekimenak sortua da eta erakusgai dauden argazkiak gai horren bueltan antolatutako lehiaketara aurkeztutakoak dira. Gizartean hain zabalduta dagoen bakardadeari buruzko hausnarketa eragin gura du erakusketak. Horregatik hain zuzen, eskuragai daude bakardadearekin lotuta idazteko postalak eta postontzia Aroztegin.