Goienagusi eta UNED Bergarak antolatuta, Las persecuciones sociales y politica de la inteligencia artificial hitzaldia gidatuko du Danil Innerarityk. Hitzaldia 10:00etan hasiko da Seminarixoan.
Fernando Morillo idazleak (Azpeitia, 1974) Zure barneko sorgin-ipuina piztu nahi? izeneko saioa eskainiko die 6-12 urte bitarteko haurrei Luis Ezeiza herri eskolan.
Auzoak: egungo egoera ulertzeko zenbait zertzelada orokor hitzaldia eskainiko du Hedoi Etxarte idazle ezagunak Osintxun, Angiolillo liburutegiak antolatuta.
Maria Fernanda Ampuero idazlearen Pelea de gallos liburuari buruzko solasaldia izango da eta Ane Zapaterok gidatuko du.
Harreman, Mundukide eta Hiruatx Gobernuz Kanpoko Erakundeek Mozambiken dituzten proiektuen berri emango dute berbaldi-solasaldi batean (gazteleraz). Hizlariak: Andoni Uribeetxeberria (Harreman) Mari Luz Tome (Mundukide) Oihana Arietaleanizbeaskoa (Hiruatx)
2020ko Euskaraldia gertatzeko lehenengo batzarra egingo dute. Herritarrak gonbidatuta daude bertara.
Lan, pentsio eta bizitza duina lelopean urtarrilaren 30ean egingo den greba orokorra antolatzeko bilera irekia egingo da. Batzarra, Olaranen izango da hilaren 15ean, eguaztena, 18:30ean herritar ororendako.
Goieskolak antolatutako jardunaldien barruan Berdinen arteko gatazken kudeaketa hitzaldia izango da Arkupeko Zaraia aretoan.
Bergarako greba batzordeak egitarauaren berri emango du Irala kalean egingo duten aurkezpen ekitaldi irekian. Ondoren, pentsio duinen aldeko borrokak bi urte bete dituela kantuan eginez eta pintxoekin ospatuko dute.
Nazioarteko lankidetza eredu berrien gaineko hitzaldia eskainiko dute Baltistan fundazioko kideek. Karakorum mendikateko ibar bateko emakumeen bizitzaren gainean egindako filma, I Forgot myself somewhere, emango dute lehenengo, eta ondoren, solasaldiari ekin. Hizlariak izango dira: Pedro Ibarra irakaslea (Baltistan Fundazioko presidentea), Shazia Maryam, gazte baltiarra (proiektu berri baten burua); eta Alberto Iñurrategi mendizalea (Baltistan Fundazioko partaidea).
Mujeres de negro erakusketa zabalduko dute kultur etxean Paco Marin kantautore errioxarrak girotuta. La Barranca Errioxako memoria taldeak osatu duen erakusketa da eta urtarrilaren 18a arte egongo da ikusgai.
Autonomia zein nazional mailako txirrindularitza lizentziak egin edo berritzeko aukera egongo da Aloña Mendiko kirol elkartearen bulegotan.
Udazkena Euskal Herrian Artgazkik antolatutako V. argazki lehiaketa eta erakusketa da. Kulturaten egongo da ikusgai urtarrilaren 10etik 24ra bitartean.