Gabonetako 3x3 torneoa izango da udal pilotalekuan.
Gabonetako jolas parkea umeendako: ohe elastikoa, puzgarriak, tailerrak... Salneurria: egun erdia 3 euro / Egun osoa: 5 euro. Ordutegia: 11:00-14:00 / 16:30-20:00
17:00etan eman diote hasiera xake txapelketari, Kartzela Zaharrean.
'Jumanji: siguiente nivel' filma (AEB, 2019). Sarrera da lau euro
Ganbara Txiki abesbatzaren ikuskizun musikala: Koloretako munstroa. Salneurria: 8 euro (10 urtera arte, 5 euro). Sarrerak: Txokolateixan.
Kepa Errasti aretxabaletarraren antzezlana.
'La odisea de los Giles' filma (Argentina, 2016). Zuzendaria da: Sebastián Borensztein. Sarrera da bost euro
Izartsua Arrasateko Belenzaleen elkartearen eskutik, Jaiotzen erakusketa izango da ikusgai San Frantzisko elizan. Urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik. Abenduaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.
Abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra bitartean, Izotz txirrista izango da Biteri plazan.
2004 eta 2011 urteetan eta tartean jaiotako gaztetxoei zuzendutako Gabonetako Campusa antolatu du Ointxe! saskibaloi elkarteak. Saskibaloiaz gozatu nahi duen gaztetxo guztiei eskainitako campusa da, klubeko jokalaria izan ala ez.
Ur-jolasak, jolas parkea, gazte gunea eta tailerrak egingo dituzte hiru egunetan.
Urtarrilaren 2an, 3an eta 4ean jolas parkea izango da pilotalekuan. 7 urtetik beherakoei gomendatzen zaie parte hartzea eta eguneko sarrera 4 euro izango dira eta hiru eguneko bonoa berriz hamar euro. Ordutegia honakoa izango da: goizez 11:00-14:00 eta 17:00-20:00.
Urtarrilaren 3tik 12ra. Asteartetik ostiralera: 18:00-20:30. Larunbatetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30. Igande eta jai egunetan: 12:00-14:00