Urtarrilaren 2an emango diote hasiera 2020ko Aresko Neguko Saskibaloi Campusari. Gabonetako gehiegikeriei buelta emateko helburuarekin eta kirolari duen garrantzia emateko asmoz antolatu dute urteroko saskibaloi campusa Aresko eskolak eta Eskoriatza Kirol Elkarteak elkarlanean. 2005etik 2011ra bitartean jaiotako haurrei zuzenduta egongo da –biak barne–, eta urtarrilaren 2tik 4ra bitartean, saskibaloia praktikatzeaz batera, lagun artean ondo pasatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Hori horrela, 09:30etik 13:30era bitarteko ordutegia izango dute saskibaloiaz gozatu gura duten gaztetxoek.
Urtarrilaren 2an, jokatuko da Ipintzan, Infantil Txiki Mailako XXXVI. Nazioarteko Real Sociedad txapelketako kanporaketa. Txapelketa 09:30ean hasiko da.
Gabonetako haur parkea izango da Ibarra kiroldegian (11:00-13:00 eta 17:00-20:00). 3 eta 12 urte bitartekoendako jolasak izango dira bertan: puzgarriak, tailerrak eta bideo-jolasak, besteak beste. Sarrerak (familia bereko hirugarren umeak sarrera debalde, familia ugarien txartela aurkeztuz gero): Egun bakarrekoa, 6 euro. Bi egunetakoa, 10 euro.
Bi urtetik aurrerako neska-mutikoendako Gabonetako haur parkea. Udalak antolatua. Sarrera: 2 euro eguneko.
17:00etan, 3-5 urte artekoentzat. 18:00etan, 6 urtetik gorakoentzat.
Izartsua Arrasateko Belenzaleen elkartearen eskutik, Jaiotzen erakusketa izango da ikusgai San Frantzisko elizan. Urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik. Abenduaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.
Abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra bitartean, Izotz txirrista izango da Biteri plazan.
2004 eta 2011 urteetan eta tartean jaiotako gaztetxoei zuzendutako Gabonetako Campusa antolatu du Ointxe! saskibaloi elkarteak. Saskibaloiaz gozatu nahi duen gaztetxo guztiei eskainitako campusa da, klubeko jokalaria izan ala ez.
Ur-jolasak, jolas parkea, gazte gunea eta tailerrak egingo dituzte hiru egunetan.
Urtarrilaren 2an, 3an eta 4ean jolas parkea izango da pilotalekuan. 7 urtetik beherakoei gomendatzen zaie parte hartzea eta eguneko sarrera 4 euro izango dira eta hiru eguneko bonoa berriz hamar euro. Ordutegia honakoa izango da: goizez 11:00-14:00 eta 17:00-20:00.