Karaokea eta Elvis Caino izango dira Kartzela Zaharrean, abenduaren 31n.
Urte berriari ongi etorria Arrola mendian. Bertaratzen direnentzako salda eta txistorra egongo da.
Izartsua Arrasateko Belenzaleen elkartearen eskutik, Jaiotzen erakusketa izango da ikusgai San Frantzisko elizan. Urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik. Abenduaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.
Abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra bitartean, Izotz txirrista izango da Biteri plazan.
2004 eta 2011 urteetan eta tartean jaiotako gaztetxoei zuzendutako Gabonetako Campusa antolatu du Ointxe! saskibaloi elkarteak. Saskibaloiaz gozatu nahi duen gaztetxo guztiei eskainitako campusa da, klubeko jokalaria izan ala ez.