Plaza mugatuak. Materiala norberak eramanda, 30 euro eta materiala alokatuz gero, 50 euro. Izena emateko, arrasate.eus webgunean, edo gaztetxekoan, abenduaren 21a baino lehen.
Mondrak Txelisen omenezko torneoa egingo du abenduaren 28an. 9:30etik 14:00etara Gipuzkoako kategoria txikietako hainbat taldetako ordezkariak lehiatuko dira Mojategin.
Gabonetako kuadrilen arteko saskibaloi txapelketa Aloña Mendi Kirol Elkarteko saskibaloi sailak antolatuta. Goizean eta arratsaldean.
Arkeologia tailerra egingo dute Arrikrutz Kobak-en: Arrikrutzeko lehoiaren bila. Izen-ematea: 943 08 20 00 edo arrikrutz@onati.eus. Adin guztientzako.
Buztinate buztingintza eta zeramikako elkarteko kideek Gabon egunetan egin buztingintza familian! izeneko egitasmoa antolatu dute, herritarrak buztingintzara gerturatzeko asmoz. Hori horrela, abenduaren 26an, 17:00etatik 18:00etara; abenduaren 28an, 11:00etatik 12:30era; eta urtarrilaren 3an, 17:00etatik 18:30era, tailerrak izango dira Zubiate labean.
Manu Hernandez dibulgatzaileak zientzia-tailerra gidatuko du. Tailerra euskaraz eta gaztelaniaz izango da, doan eta Laboratorium museoan.
Karmele Igartua sorkuntza bekaren sari banaketa ekitaldia izango da Arkupen. Aurten, ipuinak edo helduendako narrazioak eskatu dituzte eta hamasei lan jaso. Epaimahaiak hautatutakoari emango diote saria.
Puzgarriak jarriko dituzte igerilekuan. Bi txanda egongo dira: - 16:00etatik 18:00etara, 8 urte arteko neska-mutikoentzat. Heldu batekin lagunduta joan beharko dute. - 18:00etatik 20:00etara, 9 urtetik 12 urtera arteko neska-mutikoentzat. Prezioa: Bonoa (Igerilekua eta bi eguneko parkea): 10 euro. Kantxara ko egun bateko sarrera: 5 euro Igerilekurako sarrera; Bazkideek, 2 euro eta bezkide ez direnek 3 euro.
Gabonetako Emakumezkoen Futbol txapelketaren baitan, Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian hiruko txapelketa jokatuko dute Errealak, Alavesek eta Debagoieneko selekzioak.
Jennifer Leek zuzendutako pelikula animatua eta 103 minutuko iraupena duena.
'Maléfica' filma (AEB, 2019). Sarrera da lau euro.
III. Kaleko Pelota Txapelketaren 3. eta 4. postua erabakitzeko partidua eta finala jokatuko dira abenduaren 28an, 18:00etan, Bergarako Udal Pilotalekuan. Antolatzaileek ekintzez josiriko eguna prestatu dute. Lehenengo Redondo eta Malax Zubizarreta eta Etxanizen aurka lehiatuko dira, 3. eta 4. postuak erabakitzeko. Ondoren, Barru herrikoia jolastuko da eta bukatzeko, Urrutia eta Arrillaga Julen eta Daniren aurka lehiatuko dira final handian.
Zer gertatzen ari da Iruña-Veleian? izango du hizpide Kartzela Zaharrean, Juan Martin Elexpuruk.
Eskarmentu handia daukan Donostiako The Upper Room taldeak Elvis Presley handiaren gospel kantutegian oinarritutako kontzertua eskainiko du Seminarixoan. Honako pieza gogoangarriak gailenduko dira: “Oh Happy Day”, “Joshua Fit The Battle Of Jericho” eta “Amazing Grace”, besteak beste.
Rihan Johnsonek zuzendutako pelikula, 130 minutuko iraupena duena.
'Star Wars: El ascenso de Skywalker' filma (EAB, 2019). Zuzendaria: J.J. Abrams. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:30ean. Sarrera da bost euro
Oñatiko Txuleton´s taldeak zuzeneko kontziertoa egingo du gaur, abenduak 28, ohitura bihurtu den moduan, herriko gaztetxean.
Rihan Johnsonek zuzendutako pelikula, 130 minutuko iraupena duena.
Abenduak 20tik 29ra. Asteartetik ostiralera: 18:00-20:30. Larunbatetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30. Igande eta jai egunetan: 12:00-14:00
Izartsua Arrasateko Belenzaleen elkartearen eskutik, Jaiotzen erakusketa izango da ikusgai San Frantzisko elizan. Urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik. Abenduaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.
Abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra bitartean, Izotz txirrista izango da Biteri plazan.
2004 eta 2011 urteetan eta tartean jaiotako gaztetxoei zuzendutako Gabonetako Campusa antolatu du Ointxe! saskibaloi elkarteak. Saskibaloiaz gozatu nahi duen gaztetxo guztiei eskainitako campusa da, klubeko jokalaria izan ala ez.
Arrasate Eskubaloiak entrenamendu saioak antolatu ditu abenduaren 26, 27 eta 30ean. Ate irekiak LH.5 ETA LH6.ko neska mutilentzako dira, goizeko 10etatik eguerdiko 13ak arte.
Antzuolako eta eskualdeko beste herri batzuetako benjamin, alebin eta infantil mailako neska-mutikoekin pilota txapelketa izango da. 10:00etatik aurrera, frontoian.
Bixente Etxeandia futbol txapelketa jokatuko dute Ibarran, UDAk antolatuta abenduaren 26an, 27an eta 28an. Debagoieneko futbol eskoletako talde gehienak elkartuko dira.
Abenduaren 27 eta 28an, haur eta gazteek disfrutatzeko animazioa jarriko du herriko komertzioen elkarteak Seber Altube Plazan, 11:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Gabonetako saskibaloiko torneo infantila jokatuko da abenduaren 28an eta 29an Labegaraietan.
Taula periodikoaren inguruko erakusketara bisita gidatua egingo da abenduaren 28an (euskaraz) eta 29an (gazteleraz), Laboratorium museoan.