Sasoibidek antolatuta Arrasaten ibilaldia egingo dute, herrian zehar. Beti bezala, 10:00etan izango da irteera ordua Biteri plazatik.
Erretiratuendako podologo zerbitzua, abenduaren 19an. Ezinbestekoa da aurrez txanda hartzea. 943 76 80 77 (Nati). Antolatzailea: Xalbadorpe elkartea.
Zerbitzua ezagutzera emateko ate irekiak, ludotekan. 7-12 urte bitarteko neska-mutikoendako.
Liburutegiak antolatuta Hitzez Pitz irakurketa solasaldia. Irakurgaiak liburutegian daude eskuragarri. Ordutegiak zehazteko daude.
Maider Alcelay eta Vanessa Gonzalezek Lau haizetara izeneko ipuin kontaketa egingo dute eta 5 urtetik gorakoentzat izango da.
Arrasate Musikaleko tronboi, tuba eta bonbardinoko ikasleek kontzertua eskainiko dute gaur, Kulturaten. Mikel Markiegi izango da arduraduna.
Komunikazioa, autoestimua eta nerabezaroa. Nerabezaroa, haur izatetik helduarora doan trantsizio garaia, sarri zaila izaten da nerabeentzako zein gurasoentzako, eta askotan familian birkokatze bat eskatzen du. Emailea: Izar Arregi (pikologoa eta terapeuta)Adina: DenontzakoHizkuntza: EuskaraPrezioa: Doan
Gorbeiako ipuinak eta abestiak.
Gabonetako erakustaldia egingo du Aloña Mendiko gimnasia erritmikako sailak
Jose de Azpiazu musika eskolako dultzaineroen kalejira erdiguneko kaleetatik (Eguraldi txarra eginez gero, udaletxeko arkupetan)
Iñigo Gabilondok urtarrilaren 13an egingo du lehen banaketa. Kontsumo taldeko kideek bilera egingo dute taldearen funtzionamendua finkatzeko.
'Hasta siempre, hijo mio' filma (Txina, 2019). Zuzendaria da: Wang Xiaohuai. Sarrera da bost euro
Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan, Sua taldearen emanaldia, 22:00etan, Arrasateko gaztetxean. Sarrera bost euro da.
Kokoxa taldearen Gu ikuskizuna izango da ikusgai Seminarixoan. Jardunek antolatutako ekitaldia da eta doakoa izango da.
Arrasate margo taldearen erakusketa Kulturaten egongo da ikusgai, azaroaren 22tik abenduaren 20ra bitartean, honako ordutegian: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etatik 20:30era.