Zerbitzua ezagutzera emateko ate irekiak, ludotekan. 2-6 urte bitarteko neska-mutikoendako.
Herri Eskolak antolatuta Bizikasi saioa. Bizikidetzaren inguruan hitz egiteko eta kontzeptuak partekatzeko eta argitzeko saioa. Gurasoei zuzendua. Abiapuntua: seme-alabentzat jazarpen gabeko ikastetxea izatea. Dinamizatzaileak: BAT taldeko kideak, Bullying aurkako taldea. Lekua: eskolako liburutegia.
Arrasate Musikaleko Ikasleek Gabon kontzertua eskainiko dute gaur, Iturbide egoitzan, 17:00etatik aurrera.
Santamasetako egitarauaren baitan, Miren Amurizaren Basa liburuaren inguruko solasaldia izango da Kulturaten eta Ane Zuazubiskarrek gidatuko du.
Debagoieneko landa garapena elkarteak egingo du plastikoaren bilketa. Bilketa lekuak: Zanartu, Zuazola inguruan. Murgialdai, Asentsio ermitan. Olabarrieta, autobus geltokian. Musika Eskola gainekaldean. Oharra: Utzi plastikoa arratsaldez utzi behar da esandako lekuetan, beste nonbait nahi bada deitu telefonoz. Bilketa lekuren bat aldatzea nahi baduzue, deitu 943762547 telefonora. Batuko den plastiko mota: Siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza. Belar boletan erabiltzen den plastiko beltza. Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza. Negutegiko plastiko zuria. SOKAK: zaku batean ondo bilduta ateratako sokak bakarrik jasoko dira. Plastikoa txukun ez badago, puntu horretan ez da bilketa egingo.
Leizarra musika eskolako kideek Gabonetako kontzertua eskainiko dute.
Nigan izeneko hitzaldia, Barnetasunaren Heziketa Gurasoendako eta helduendako, Jesus Mataren eskutik.
Norberaren etxean eguzki plakak jartzeko argibideak emango dituzte. Erosketa komunitarioa antolatzen dabiltza hainbat lagun eta horren gaineko interesa izanez gero udaletxe zaharrera jo.
Udalbatzak osoko bilkura egingo du, besteak besste, 2020ko udal aurrekontua onartzeko.
Anjel Iturbe, Andoni Gartzia, Lourdes Idoiaga, Mikel Biain eta Izaro Elorza dira Oñatiko azken bost alkateak eta herriak dituen erronkez hitz egiteko elkartuko dira datorren astean. Abenduaren 17an izango da solasaldia, 19:00etan, zinema aretoan.
Ozenki elkarte lirikoak gala liriko bat antolatu du Gabonetan egiteko formatu kontzertuan. David Baños tenor murtziarrak, Alberto Arrabal baritono madrildarrak eta Elisa di Prieto soprano sevillarrak hartuko dute parte. Haiekin batera Arkaitz Mendoza maisua pianoan izango da.
Arrasate margo taldearen erakusketa Kulturaten egongo da ikusgai, azaroaren 22tik abenduaren 20ra bitartean, honako ordutegian: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etatik 20:30era.