Larunbata, abenduak 14

EZKUTUKO ALTXORRAK. Errosario Santuko ospitala

Ibarraundi museoa, Eskoriatza

Gaur egun arreta deitzen duen eraikin honek lau mendeko historia du. Eraikuntza lanak 1600. urtean hasi ziren, Juan de Mondragón Perura joandako Arkarazotarraren eskutik. Ordutik ona ugariak izan dira pairatu dituen gora beherak (sute handiak, jabetza aldaketak, erromesen abenturak...) eta eman zaizkion erabilerak (txiroentzako ospitalea, odol ospitalea, umezurztegia, fraideen komentua, unibertsitatea...). Bisita honetan eraikinaren nondik norakoak ezagutuko ditugu Ana Isabel Ugalde historialariaren eskutik. EMAN IZENA: 943796463 edo turismo@debagoiena.eus

EZKUTUKO ALTXORRAK. Errosario Santuko ospitala Ibarraundi museoa Gaur egun arreta deitzen duen eraikin honek lau mendeko historia du. Eraikuntza lanak 1600. urtean hasi ziren, Juan de Mondragón Perura joandako Arkarazotarraren eskutik. Ordutik ona ugariak izan dira pairatu dituen gora beherak (sute handiak, jabetza aldaketak, erromesen abenturak...) eta eman zaizkion erabilerak (txiroentzako ospitalea, odol ospitalea, umezurztegia, fraideen komentua, unibertsitatea...). Bisita honetan eraikinaren nondik norakoak ezagutuko ditugu Ana Isabel Ugalde historialariaren eskutik.
EMAN IZENA: 943796463 edo turismo@debagoiena.eus

09:00

Elkartasun azoka

Foruen plaza, Oñati | Sari-banaketa

Elkar Hezik antolatuta, urtero egin ohi den elkartasun azoka

Elkartasun azoka Foruen plaza

Elkar Hezik antolatuta, urtero egin ohi den elkartasun azoka

10:00

Bezoka

Oxirondo, Bergara | Azoka

Aurten ere Bezoka antolatuko dugu, Beart azoka alegia. Abenduaren 14an Bearteko kideak azokan izango dira, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Marrazkiak, akuarelak, gabonetako Christmasak salgai edukiko dituzte. 

Bezoka Oxirondo

'Artiletik harira' tailerra

Kulturate, Arrasate | Ikastaroak

Santamasen egitarauaren baitan, Artiletik harira izeneko tailerra izango da gaur, Kulturateko klaustroan. 10:00etan hasiko da ikastaroa eta 14:00etan amaitu.

'Artiletik harira' tailerra Kulturate

Santamasen egitarauaren baitan, Artiletik harira izeneko tailerra izango da gaur, Kulturateko klaustroan. 10:00etan hasiko da ikastaroa eta 14:00etan amaitu.

10:30

Zeramika tailerra Imanol Aranbururekin

Kulturateko Loramendi gela, Arrasate | Ikastaroak

Kulturateko Loramendi gelan zeramika tailerra izango da Imanol Aranbururekin. Bi orduko iraupena izango du ikastaroak 10:30etik 12:30era bitartean.

Zeramika tailerra Imanol Aranbururekin Kulturateko Loramendi gela

Kulturateko Loramendi gelan zeramika tailerra izango da Imanol Aranbururekin. Bi orduko iraupena izango du ikastaroak 10:30etik 12:30era bitartean.

10:30

Neguko azoka

Herriko Plaza, Aretxabaleta | Azoka

Herriko ekoizleak, artisauak eta merkatariak, 20 inguru, elkartuko dira plazan jarriko duten karpapean, aretxabaletarrei eskaintzeko eurek ekoiztutako eta erakusteko dituzten produktuak.

Neguko azoka Herriko Plaza

Herriko ekoizleak, artisauak eta merkatariak, 20 inguru, elkartuko dira plazan jarriko duten karpapean, aretxabaletarrei eskaintzeko eurek ekoiztutako eta erakusteko dituzten produktuak.

11:00

Arrasateko altzairua, munduan preziatua

Herriko Plaza, Arrasate | Irteera

Arrasate historikoa ezagutzeko antolatutako bisita gidatua

Arrasateko altzairua, munduan preziatua Herriko Plaza

Arrasate historikoa ezagutzeko antolatutako bisita gidatua

11:00

'Izoztu zitzaigun negu hura' liburuaren irakurketa kolektiboa, Jon Barberenaren omenez

UNED-Bergarako areto nagusian., Bergara | Literatura

2019ko irailaren 12an hil zen Jon Barberena idazle eta bertsolari nafarraren Izoztu zitzaigun negu hura liburua ardatz hartuta, jendaurreko irakurketa egingo dute zapatuan, abenduak 14, UNED-Bergarako areto nagusian (11:00). "Idazle Eskolakoez gain ahalik  eta jende gehien gonbidatu nahi dugu parte har dezan, baita entzule edo ikusle gisara ere", adierazi dute antolatzaileek.

'Izoztu zitzaigun negu hura' liburuaren irakurketa kolektiboa, Jon Barberenaren omenez UNED-Bergarako areto nagusian.

2019ko irailaren 12an hil zen Jon Barberena idazle eta bertsolari nafarraren Izoztu zitzaigun negu hura liburua ardatz hartuta, jendaurreko irakurketa egingo dute zapatuan, abenduak 14, UNED-Bergarako areto nagusian (11:00). "Idazle Eskolakoez gain ahalik  eta jende gehien gonbidatu nahi dugu parte har dezan, baita entzule edo ikusle gisara ere", adierazi dute antolatzaileek.

11:30

Ipuin kontaketa

Haur liburutegia, Aretxabaleta | Literatura

Izaskun Mujika ipuin kontalariak Ipuinen haria saioa eskainiko die neska-mutikoei. Babba Zarrah-ren istorioak ekarriko ditu: urrutiko eta gertuko ipuinak, neguko ipuinak, eskuzabaltasunari buruzko ipuinak… Sorpresaz betetako ipuin kontaketa izango da.

Ipuin kontaketa Haur liburutegia

Izaskun Mujika ipuin kontalariak Ipuinen haria saioa eskainiko die neska-mutikoei. Babba Zarrah-ren istorioak ekarriko ditu: urrutiko eta gertuko ipuinak, neguko ipuinak, eskuzabaltasunari buruzko ipuinak… Sorpresaz betetako ipuin kontaketa izango da.

12:00

Huheziko eraikinera bisita gidatua

Ibarraundi museoan, Eskoriatza | Bestelakoak

Azaroaren 9an egitekoa zen Mondragon Unibertsitatearen Huhezi fakultatearen egoitzaren bisita bertan behera geratu zen, eta, zapatu honetan egingo dute. Bisitan, eraikinaren nondik norakoak ezagutuko dituzte bertaratzen direnek, Ana Isabel Ugalde historialariaren eskutik. Hala, ele bitan eta doan izango da bisita, baina izena eman beharra dago, Ibarraundi museoan. Zapatuan, elkartzeko lekua ere museoa izango da.

Huheziko eraikinera bisita gidatua Ibarraundi museoan

Azaroaren 9an egitekoa zen Mondragon Unibertsitatearen Huhezi fakultatearen egoitzaren bisita bertan behera geratu zen, eta, zapatu honetan egingo dute. Bisitan, eraikinaren nondik norakoak ezagutuko dituzte bertaratzen direnek, Ana Isabel Ugalde historialariaren eskutik. Hala, ele bitan eta doan izango da bisita, baina izena eman beharra dago, Ibarraundi museoan. Zapatuan, elkartzeko lekua ere museoa izango da.

13:00

Borobileko dantza saio parte-hartzailea

Herriko Plaza, Arrasate | Dantza

Herriko Plazan, borobileko dantza saio parte-hartzailea izango da, Lore Gazteak eta Txikitxu taldeen eskutik. Ostean, Olentzeroren gutun banaketa egingo da.

Borobileko dantza saio parte-hartzailea Herriko Plaza

Herriko Plazan, borobileko dantza saio parte-hartzailea izango da, Lore Gazteak eta Txikitxu taldeen eskutik. Ostean, Olentzeroren gutun banaketa egingo da.

16:00

'Latinoamerica: proyectos politicos en disputa' hitzaldia

Antixena gaztetxea, Oñati | Hitzaldiak

Fran Vertizek Latinoamerica: proyectos politicos en disputa hitzaldia eskainiko du Antixena Gaztetxean.

'Latinoamerica: proyectos politicos en disputa' hitzaldia Antixena gaztetxea

Fran Vertizek Latinoamerica: proyectos politicos en disputa hitzaldia eskainiko du Antixena Gaztetxean.

17:00

KIA eta bere UKELELEA & Companyren gabonetako kontzertua

Biteri plaza, Arrasate | Musika

Arrasateko Kids&Us-ek antolatuta, KIA eta bere UKELELEA & Companyren gabonetako kontzertua izango da haurrei zuzenduta. Emanaldia abenduaren 14an izango, 17:00etan, Seber Altube plazan. 

KIA eta bere UKELELEA & Companyren gabonetako kontzertua Biteri plaza

Arrasateko Kids&Us-ek antolatuta, KIA eta bere UKELELEA & Companyren gabonetako kontzertua izango da haurrei zuzenduta. Emanaldia abenduaren 14an izango, 17:00etan, Seber Altube plazan. 

17:00

'La familia Adams' filma

Amaia antzokia, Arrasate | Zinema

Conrad Vernonek zuzendutako pelikula da, animatua eta 86 minutuko iraupena duena.

'La familia Adams' filma Amaia antzokia

Conrad Vernonek zuzendutako pelikula da, animatua eta 86 minutuko iraupena duena.

17:00

'La familia Adams' filma, gaztetxoendako

Zinema aretoa, Oñati | Zinema

'La familia Adams' animaziozko filma (AEB, 2019). Sarrera da lau euro

'La familia Adams' filma, gaztetxoendako Zinema aretoa

'La familia Adams' animaziozko filma (AEB, 2019). Sarrera da lau euro

18:00

'Nik sinesten dizut: bortxaketaren kultura eta San Ferminetako kasua' hitzaldia

Antixena gaztetxea, Oñati | Hitzaldiak

Antixena Gaztetxeak antolatutako Jardunaldixak ekimenaren baitan, Nik sinesten dizut: bortxaketaren kultura eta San Ferminetako kasua hitzaldia eskainiko du Samara Veltek.

'Nik sinesten dizut: bortxaketaren kultura eta San Ferminetako kasua' hitzaldia Antixena gaztetxea

Antixena Gaztetxeak antolatutako Jardunaldixak ekimenaren baitan, Nik sinesten dizut: bortxaketaren kultura eta San Ferminetako kasua hitzaldia eskainiko du Samara Veltek.

19:00

'Sareak' dantza ikuskizuna

Seminarixoa, Bergara | Dantza

Saregilea da sareak egin eta konpontzeko lanbidea duen pertsona. Ia bakarrik femeninoan erabiltzen den esamoldea da, emakumeak izan eta direlako historikoki lan hori gauzatu dutenak. Organik Dantza-k esamoldea berreskuratu du eta bost emakumeren bitartez gonbidatuko gaituzte hausnartzen nola emakume horiek manta zulatu bat tartean dutela lantzen edo saretzen dituzten harreman pertsonal eta sozialak.

'Sareak' dantza ikuskizuna Seminarixoa

19:30

Arrasate trikitixa eskolakoen emanaldia, Kajoi tabernan

Kajoi taberna, Arrasate | Musika

Emanaldi txiki bat eskainiko dute Kajoi tabernan, 19:30ean orain arte egindako lana kalera atera eta lagunartean arratsalde berezi bat pasatzeko asmoz. Bertan joko dituzte salgai izango duten Loratu da hazia diskoko zenbait kantu eta baita ezagunak diren beste hainbat ere.

Arrasate trikitixa eskolakoen emanaldia, Kajoi tabernan Kajoi taberna

Emanaldi txiki bat eskainiko dute Kajoi tabernan, 19:30ean orain arte egindako lana kalera atera eta lagunartean arratsalde berezi bat pasatzeko asmoz. Bertan joko dituzte salgai izango duten Loratu da hazia diskoko zenbait kantu eta baita ezagunak diren beste hainbat ere.

19:30

'El silencio de la ciudad blanca' filma

Amaia antzokia, Arrasate | Zinema

El silencio de la ciudad blanca filma (Espainia, 2019) Zuzendaria: Daniel Calparsoro.

'El silencio de la ciudad blanca' filma Amaia antzokia

El silencio de la ciudad blanca filma (Espainia, 2019) Zuzendaria: Daniel Calparsoro.

20:00

Gari & Maldanbera

Zaldibar antzokian, Eskoriatza | Musika

Gari & Maldanbera taldea Eskoriatzan izango da.

Gari & Maldanbera Zaldibar antzokian

Gari & Maldanbera taldea Eskoriatzan izango da.

22:00

'Ertzak Bidean' ikuskizuna, Julen Alonsok eta Eneritz Aulestiak lagunduta

Angiozar, Bergara | Musika

Abenduaren 14an, larunbata, Ertzak Bidean ikuskizuna eskainiko dute, Julen Alonsok eta Eneritz Aulestiak lagunduta, Angiozarreko elizan, 22:00etan hasita.

'Ertzak Bidean' ikuskizuna, Julen Alonsok eta Eneritz Aulestiak lagunduta Angiozar

Abenduaren 14an, larunbata, Ertzak Bidean ikuskizuna eskainiko dute, Julen Alonsok eta Eneritz Aulestiak lagunduta, Angiozarreko elizan, 22:00etan hasita.

22:30

Kontzertua: Craic 'N' Roll

Inkernu tabernan, Eskoriatza | Musika

Donna Dunne abeslariak eta Philip Doyle gitarra-joleak osatzen duten Craic 'N' Roll taldeak emanaldi akustikoa eskainiko du zapatu honetan, Inkernun, 22:30ean hasita. Country, rock-and-roll eta gipsyjazz estiloak uztartzen dituzte, eta, euren kantuez gain, bertsioz betetako kontzertua eskainiko dute. Besteak beste, Elvis Presley, Janis Joplin eta Johnny Cash taldeen bertsioak, hain zuzen ere

Kontzertua: Craic 'N' Roll Inkernu tabernan

Donna Dunne abeslariak eta Philip Doyle gitarra-joleak osatzen duten Craic 'N' Roll taldeak emanaldi akustikoa eskainiko du zapatu honetan, Inkernun, 22:30ean hasita. Country, rock-and-roll eta gipsyjazz estiloak uztartzen dituzte, eta, euren kantuez gain, bertsioz betetako kontzertua eskainiko dute. Besteak beste, Elvis Presley, Janis Joplin eta Johnny Cash taldeen bertsioak, hain zuzen ere

22:30

'Legado en los huesos' filma

Zinema aretoa, Oñati | Zinema

'Legado en los huesos' filma (Espainia, 2019) Zuzendaria: Fernando González Molina. Sarrera da bost euro

'Legado en los huesos' filma Zinema aretoa

'Legado en los huesos' filma (Espainia, 2019) Zuzendaria: Fernando González Molina. Sarrera da bost euro

17:30
20:30

Arrasateko margo taldearen erakusketa

Kulturate, Arrasate | Erakusketak

Arrasate margo taldearen erakusketa Kulturaten egongo da ikusgai, azaroaren 22tik abenduaren 20ra bitartean, honako ordutegian: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etatik 20:30era.

Arrasateko margo taldearen erakusketa Kulturate

Arrasate margo taldearen erakusketa Kulturaten egongo da ikusgai, azaroaren 22tik abenduaren 20ra bitartean, honako ordutegian: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etatik 20:30era.

17:00
19:00

Izotz-pista

Joseba Iñurrategi pilotalekuan, Eskoriatza | Bestelakoak

Izotz-pista pilotalekuan jarriko dute azaroaren 30etik abenduaren 15era bitartean.  Ordutegia Astelehenetik egubakoitzera 17:00-19:00 Asteburu eta jaiegunak: 11:00-13:00 eta 17:00-19:00 Prezioa Haurrek 1€/20 minutu eta Helduek (18 urtetik gorakoek) 2€/20 minutu

Izotz-pista Joseba Iñurrategi pilotalekuan

Izotz-pista pilotalekuan jarriko dute azaroaren 30etik abenduaren 15era bitartean. 

Ordutegia

Astelehenetik egubakoitzera 17:00-19:00

Asteburu eta jaiegunak: 11:00-13:00 eta 17:00-19:00

Prezioa

Haurrek 1€/20 minutu eta Helduek (18 urtetik gorakoek) 2€/20 minutu

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»