Ipuin kontalari boluntario taldearen eskutik hiru saio neska-mutikoendako, liburutegian. 17:00-17:20, LH3tik aurrerakoak. 17:30-17:50, 5 urteko gelatik gorakoak. 18:00-18:20, 2-3 urtetik aurrerako umeak.
Santa Luzia egunez, aurten 90 urte bete dituzten bazkideak omenduko dituzte Basotxo erretiratuen elkartean. Kantuan egingo die elkarteko abestaldeak, aurreskua dantzatu eta opariak banatu Udal ordezkariek. Txokolatea hartuta bukatuko dute ekitaldia.
Antixena Gaztetxeak antolatutako Jardunaldixak ekimenaren baitan, Maider Arregik, Jakintza kokatutik, begirada bat azken urteetako euskal militantziari izango du hizpide.
Bigarren eskuko artikuluen, artisautza artikuluen eta truke azoka, 18:00etatik 20:00etara. Norberak eramandako artikuluekin eta norberak jarritako prezioekin. Mahaia eskatzeko epea: hilak 12. Antolatzailea: Elgetako Udala.
Xalbadorpe elkartearen kultura astearen barruan urteroko luntxa eta bederatzi saskiren zozketa, Ozkarbi elkartean.
Santamasen egitarauaren baitan, gaur arratsaldean, umeentzako kirol jolasak izango dira herriko plazan, 18:00etan hasita.
Aurreko hitzaldian gelara sartu ezinik gelditu ziren hainbat guraso, aforoagatik. Eta hitzaldia berriz egitea pentsatu du Guraso Eskolak. Abenduaren 13an izango da, baina aste honetan eman behar da izena.
Arrasate Musikalek antolatua, abenduaren 13an, 18.30etan, Kulturateko Klaustroan Arrasate Musikaleko Izan Suzuki eta Bergara Musika Eskolako Suzuki taldeak elkartruke musikala egingo dute kontzertu bat emanez. Kontzertu horretan bi taldeak batera joko dute. Aurretik, Bergaran egina dagoela kontzertu hau eta oraingoan Arrasaten eskeintzeko momentua heldu da. Guztira 45 bat biolinista izango dira eszenatoki gainean beraien trebeziak praktikan jartzen. Pianista laguntzailea Arrasate Musikaleko irakaslea den Rakel Hernandez izango da.
Ariznoako gimnastek Gabonetako erakustaldia egingo dute Labegaraietan.
Odolosteak probatzeko aukera eskainiko du UDAk, urtero lez Gabonen atarian, Aretxarteren laguntzarekin. Aurten, plazan jarriko duten karpa azpian gertatuko dituzte, eta Aretxarteri esker, Bixentak talde aretxabaletarrak girotuko du iluntzea (19:00).
Iker Badiolaren Behin Zegama Aizkorrin parte hartu nuen liburuaren aurkezpena izango da, 19:00etan, Irizar jauregian.
Hainbat arrazoirengatik idatzi du Behin Zegama-Aizkorrin parte hartu nuen liburua Iker Badiolak (Ondarroa, 1978). 2019ko mendi maratoian azken aurrena sailkatu zen, zortzi orduko kontrol-langatik oso gertu: 7:58:21. Mendi maratoian bizitako "infernua" kontatzen du liburuan; bihar aurkeztuko du, Irizarren (19:00), Anartz Agirre kirol kazetaria eta Oihana Azkorbebeitia lasterkaria ondoan dituela.
Santamas Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte, gaur, 19:00etatik aurrera Uarkapeko pilotalekuan.
Abenduaren 13an, 19:30ean, Ixabel Agirresarobek Hiri kondairak saioa egingo du liburutegian 15 urtetik gorakoendako.
Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagarekin bertso saio "berezia" egingo dute hurrengo barikuan, eta aurretik, domeka honetan bertan, Ruper Ordorika izango da herria bisitatuko duena. Hilaren 19an, azkenik, Gontzal Mendibilek egingo du saioa.
'La magia de Houdini', Sun magoaren ikuskizuna. Sarreraren prezioa da: 8 euro; 16 urtetik behera, 5 euro. Salgai daude Txokolateixan, udal webgunean eta leihatila digitalean.
Mikel Urdangarin Ozkarbi elkartean. Musikariak disko berria plazaratu du: Hotza da NY is cold. Antolatzaileak: Goibeko Euskaltzaleen Topagunea eta Ozkarbi elkartea.
Antixena Gaztetxeak antolatutako Kartzelako bizipenak izeneko solasaldia izango da Antixena Gaztetxian. Solasaldiaren ostean, kontzertua izango da Autore Erotuaren eskutik.
Katapulta plataformak Euskal Herriko musikari eta bestelako sortzaile gazteen lanak ezagutzera eman nahi ditu. Txinparta antzerki taldea 2012an sortu zen eta antzezlan asko egin ditu, baita sariak eskuratu ere. ‘Zurrunbiloan’ lanean ustezko zoriontasunaren kontakizuna egingo du.Type antzerki taldeak ibilbide emankorra egin du 5 urteotan; eta oraingoan idazle baten erronka azalduko digute, berak sortutako pertsonaiek kontra egiten ez dioten eta.
'Legado en los huesos' filma (Espainia, 2019) Zuzendaria: Fernando González Molina. Sarrera da bost euro
Arrasate margo taldearen erakusketa Kulturaten egongo da ikusgai, azaroaren 22tik abenduaren 20ra bitartean, honako ordutegian: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etatik 20:30era.
Izotz-pista pilotalekuan jarriko dute azaroaren 30etik abenduaren 15era bitartean. Ordutegia Astelehenetik egubakoitzera 17:00-19:00 Asteburu eta jaiegunak: 11:00-13:00 eta 17:00-19:00 Prezioa Haurrek 1€/20 minutu eta Helduek (18 urtetik gorakoek) 2€/20 minutu