Goienagusik antolatu du Jazz-en hastapenak izeneko hitzaldi hau eta Zigor Martinez, Arrasate Musikaleko kidea izango da hizlaria.
Goieskolako ikastetxeek antolatuta Cesar Bona irakasle entzutetsuak Escuchar para educar hitzaldia egingo du abenduaren 11n, 17:30ean, Arrasateko Amaia antzokian. Goieskolako jardunaldi pedagogikoen barruan.
Xalbadorpe elkartearen kultura astearen barruan Bergarako Alai Taldearen emanaldia. Sarrera doan.
Askotan norberaren oztoporik handiena norberaren burua dela uste du Imanol Ibarrondok eta norberaren indarra atera eta talde lan osasuntsua lortzeko gakoak zeintzuk diren aipatuko ditu egun Realean diharduen 'coach' bizkaitarrak. Poz eta Eskola Kirola egitasmoek elkarrekin antolatutako hitzaldia izango da; sorpresak ere egongo dira Txandaren eskutik. 18:30ean hasiko da, kultura etxean.
2020ko udal aurrekontu proposamena jendaurrean aurkezteko batzar irekia deitu du Elgetako Udalak.
Arrasate margo taldearen erakusketa Kulturaten egongo da ikusgai, azaroaren 22tik abenduaren 20ra bitartean, honako ordutegian: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etatik 20:30era.
Izotz-pista pilotalekuan jarriko dute azaroaren 30etik abenduaren 15era bitartean. Ordutegia Astelehenetik egubakoitzera 17:00-19:00 Asteburu eta jaiegunak: 11:00-13:00 eta 17:00-19:00 Prezioa Haurrek 1€/20 minutu eta Helduek (18 urtetik gorakoek) 2€/20 minutu
Abenduaren 9tik 12ra truke gunea buztingelan. Edonork utzi eta hartu ahal izango ditu jostailuak, liburuak edo bestelako artikuluak, 10:00etatik 19:00etara. Antolatzailea: Elgetako Udala.