Landatxopek antolatuta eta Goienerren eskutik, hitzaldia: Nola aurreztu elektrizitate faktura.
Xalbadorpe elkartearen kultura astearen barruan Algo habrán hecho izeneko antzezlana eskainiko dute Oroimenak Antzerki Taldeko kideek. Sarrera doan.
Harreman, Mundukide eta Arrasateko udalak antolatuta, Lanaren balioa da ezberdin egiten gaituena izenburua duen hitzaldia izango da Kulturaten. Andoni Uribeetxeberriak, Mari Luz Tomek eta Oihana Arietaleanizbeaskoak gidatuko dute hitzaldia eta ondoren, Txorbela Otxoteak emanaldia eskainiko du.
Abenduaren 10 izango da, Kulturaten, 18:30ean, eta Harreman elkarteko Andoni Uribetxebarriak, Mundukideko Mari Luz Tomek eta Hiruatxeko Oihana Arietalenizbeaskoak hartuko dute hitza. Ekitaldia borobiltzeko, Txorbela Otxoteko lagunek kantaldia egingo dute bukaeran.
Mario Benedettiren La tregua liburua izango da hizpide, Silvina Fondra psikologoak gidatuko duen saioan.
Antixena Gaztetxeak antolatutako Jardunaldixak ekimenaren baitan, Hedoi Etxarte Morenok Faxismoa gaur eta hemen izeneko hitzaldia eskainiko du Kultur Etxean.
Arrasate margo taldearen erakusketa Kulturaten egongo da ikusgai, azaroaren 22tik abenduaren 20ra bitartean, honako ordutegian: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etatik 20:30era.
Izotz-pista pilotalekuan jarriko dute azaroaren 30etik abenduaren 15era bitartean. Ordutegia Astelehenetik egubakoitzera 17:00-19:00 Asteburu eta jaiegunak: 11:00-13:00 eta 17:00-19:00 Prezioa Haurrek 1€/20 minutu eta Helduek (18 urtetik gorakoek) 2€/20 minutu
Abenduaren 9tik 12ra truke gunea buztingelan. Edonork utzi eta hartu ahal izango ditu jostailuak, liburuak edo bestelako artikuluak, 10:00etatik 19:00etara. Antolatzailea: Elgetako Udala.