Oñatiko monumentu garrantzitsuenetan ezkutuan ditugun altxorrak ezagutzeko bisita. Aho zabalik geratuko zara gure kripta, erretaula eta errenazimenduko klaustroekin.EMAN IZENA: 943796463 edo turismo@debagoiena.eus
Herriguneak gauez duen xarma ikusgai jauregiz jauregi, dorretxez dorretxe, kaleetan zehar. EMAN IZENA: 943796463 edo turismo@debagoiena.eus
Unidad Alavesa izango da abenduaren 6an, egubakoitzean, Inkernu tabernako agertokian. Ataunen sortutako taldearen emanaldia 22:30ean hasiko da, eta country-folk-rockaz gozatu nahi duenak aukera aparta izango du bertan.
'El hoyo' filma (Espainia, 2019). Zuzendaria: Galder Gaztelu-Urrutia. Sarrera da bost euro.
Arrasate margo taldearen erakusketa Kulturaten egongo da ikusgai, azaroaren 22tik abenduaren 20ra bitartean, honako ordutegian: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etatik 20:30era.
Izotz-pista pilotalekuan jarriko dute azaroaren 30etik abenduaren 15era bitartean. Ordutegia Astelehenetik egubakoitzera 17:00-19:00 Asteburu eta jaiegunak: 11:00-13:00 eta 17:00-19:00 Prezioa Haurrek 1€/20 minutu eta Helduek (18 urtetik gorakoek) 2€/20 minutu
Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak, Arrasateko Udalarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, Arrasate Hiria Nazioarteko XXVII. Akordeoi lehiaketa antolatu du.
Donostiako Zinemaldian estreinatu eta sariak jaso eta jaso dabilen La trinchera infinita filma izango dute helduek Arkupen. Hona hemen egunak: Abenduak 6, 7 eta 8: 19:30 Abenduak 9: 16:00 Abenduak 13: 22:00 Abenduak 14 eta 15: 19:30 Abenduak 16: 16:00