Alaiak erretiratu elkarteakoak eta eskolako umeak kantuan elkarrekin.
Euskararen Egunaren baitan, hainbat ekintza antolatu dira: 12:00etan Batxilerreko ikasleek Kaffka antzerkia ikusiko dute Santa Ana antzokian. Kamikaz kolektiboa antzerki konpainiaren antzerkia arrakastatsua suertatzen ari da benetan. Ondoren Edurne Azkarate, Amaia Irazabal, Iraia Elias, Oier Guillan eta Mikel Ibarguren aktoreekin solasaldi irekia izango dute ikasleek. 17:45ean txokolatea doan banatuko dute ikastetxeetako guraso elkarteek plazan eta batxilerreko ikasleek euskararen aldeko mezua duten bizkotxoak salduko dituzte euro baten truke. Lortutako dirua ikasbidaiarako izango da. 18:00etatik aurrera urteroko ohiturari jarraituz euskal kantuak abestuko ditugu Udaletxeko kontzejupean musika eskolako musikarien laguntzarekin. 19:00etan Euskaraldiaren biribilean dantzan performancea izango da. 19:30ean Kaffka antzerkiaren saio irekia herritar guztientzat. Emanaldiaren prezioa 5 €koa izango da.
Bi urtetik aurrerako neska-mutikoendako Gabonetako haur parkea. Udalak antolatua. Sarrera: 2 euro eguneko.
Maala guraso elkartearen eskutik txokolate-jana eta ondoren umeendako jolasak Euskara Batzordearen eskutik, plazan. Eguraldi txarrarekin ekintzak frontoian izango dira.
Euskararen Egunaren harira, abenduaren 3an, Xabier Amuriza bertsolari eta idazleak bakarrizketa saioa eskainiko du. Neska bat leku inposiblean izeneko saioa izango da eta Olaranen eskainiko du 18:30ean.
Irakurri den liburua Física familiar (Jon Bilbao). Saioaren dinamizatzailea: Silvina Fondra
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatutakoak (eguraldi txarra eginez gero Iturrigorri pilotalekuan egingo da ekitaldia, 18:30ean): 18:30, Elkartzeko deia herriko bi gunetan: Bedarreta aurreko plazatxoa eta Euskaltegi aurreko plazatxoa. Bi gune horietatik abiatuta kalejira egingo dute Mitarte kaleraino, eta gero handik, Herriko Plazara jo. 19:00, Kale ekintza Herriko Plazan. Iazko Euskaraldian jasotako bizipenak eta datorren urtera begirako desirak jasoko dituen txarteltxoak zintzilikatuko dira. Norberak bete eta eroan behar ditu. Dantzak eta musika ere izango da eta sorpresa ugari. Bukaeran, txokolate beroa eskainiko da.
Elgetarren testigantzekin osatutako hitzaldia Euskara Elgetan belaunaldiz belaunaldi izenburupean.
EBA mailan derbia izan da asteburuan Iturripen. Aurrez-aurre izan dira Mondragon Unibertsitatea eta Ulacia Zarautz taldea. Markagailuari begiratuta (97-65) badirudi etxeko taldeak erraz lortu duela garaipena, baina lan handia egin behar izan dute Iñaki Ogaranen mutilek.
Barrexerka taldearekin umorezko sketxak izango dira Seminarixoan, Euskararen egunaren baitan.
Arrasate margo taldearen erakusketa Kulturaten egongo da ikusgai, azaroaren 22tik abenduaren 20ra bitartean, honako ordutegian: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etatik 20:30era.
Izotz-pista pilotalekuan jarriko dute azaroaren 30etik abenduaren 15era bitartean. Ordutegia Astelehenetik egubakoitzera 17:00-19:00 Asteburu eta jaiegunak: 11:00-13:00 eta 17:00-19:00 Prezioa Haurrek 1€/20 minutu eta Helduek (18 urtetik gorakoek) 2€/20 minutu