ZAURIA(K) proiektua, eromena, gaizki egonak eta osasun mentala ikuspegi feminista batetik lantzen duen dokumentala da. Sufrimendu psikosoziala eta genero bizipenak uztartzen eta 9 emakumeren* errealitateak barne hartzen dituenak. Izendatzen ez dena ez da ikusten, eta ikusten ez dena ez da existitzen. Narratiba, ilustrazioa eta poesia bezalako adierazpen artistikoen bitartez, psikopatologizazio prozesuen eta sexu-genero sistemaren arteko loturez hausnartzea du helburu, gure iruditegiak, praktikak eta ondoezak kudeatzeko tresnen inguruan pentsatu eta sentitzeko. Zaurgarritasuna, zaintzak, gaizki egonak, kolektiboa, bazterrak, generoa…. Zer da eromena?
Sasoibidek antolatuta, Aretxabaletara irteera. Irteera Biterin izango da 10:00etan.
Odola emateko aukera izango da Jose Maria Arizmendiarrieta plazara (Laubide) etorriko den autobusean.
Jostailuen erakusketa jarriko du Algara ludotekak komentuan. Jolas eta jostailu aukeraketan gurasoei zein haurrei laguntzeko asmoarekin antolatutako erakusketa da, eta erakutsiko dituzte besteak beste, trebetasun jolasak eta jostailuak, kooperatiboak eta hizkuntza lantzekoak. Bertara hurbiltzen direnek jolas egiteko eta frogatzeko aukera izango dute horretarako gertatutako txokoan.
Bigarren edizioa izango da aurtengoa. Azaroaren 28an aurkeztuko dituzte lanak, 17:30ean hasita –18:30ean, nagusienak–, kultura etxean; aurrez, prestaketa tailerra egingo dute, hilaren 19an, 18:00etan, udaletxean. Informazio gehiago, hemen.
Aretxarte merkatarien elkarteak gonbidatuta gaztaina saltzailea izango da. Bezeroen artean txartelak banatuko ditu debalde jan ditzaten.
Ostegun Kontalariak ekimenaren barruan, 6 eta 9 urte arteko umeendako ipuin kontaketa saioa egingo du Ane Gebarak (gonbidapenak banatzen hilaren 18an hasiko dira haurren liburutegian)
Zaharalduntzea. Zahartze prozesua begirada feministatik (euskaraz). Azaroak 25aren inguruko programazioaren barruan, eta Emakumeentzako jabetze eskolaren egitarauan antolatuta. Dinamizatzailea, Irati Mogollón. Kultura etxeko goiko pisuan
Emakume Txokoak antolatutako solasaldi honetan gaia honakoa izango da: eromena, gaizki egonak, eta osasun mentala ikuspegi feministatik.
Elgetako kontsumo taldearen aurkezpena. Zer da kontsumo talde bat? Zergatik kontsumo taldea? Inguruko esperientzia arrakastatsuen berri. Herritar guztiei zuzenduta.
Natalia Ginzburg idazlearen 'Gure etxeko kontuak' liburua izango da hizpide literatura solasaldi honetan eta saioa Alex Gurrutxaga izango da.
Herritarrek bihar, hilak 28, abiatuko dute Antzuolako kulturaren gaineko hausnarketa; hiru saio egingo dira guztira. Guztiak, 18:30ean Olaranen.
Génesis filma (Kanada, 2018) Zuzendaria: Philippe Lesage. Sarrera da bost euro
Arrasate margo taldearen erakusketa Kulturaten egongo da ikusgai, azaroaren 22tik abenduaren 20ra bitartean, honako ordutegian: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etatik 20:30era.