Saioa Mindfulnessera lehen hurbilpena izango da: zer den, zertarako den onuragarria...azaldu eta eskolan gauzatzen ditugun dinamikak aurkeztuko ditugu. Haurrekin praktikatzeko materialaren erreferetziak aurkeztu eta praktika pare bat ere egingo ditugu. Aukera paregabea da MINDFULNESS teknikan murgiltzen eta seme-alabekin nola praktikatu ikasten hasteko. IZENA EMATEKO: 943 71 82 72 edo idazkaritza@elkarhezi.eus
Debagoieneko landa garapena elkarteak egingo du plastikoaren bilketa. Bilketa lekuak: Zanartu, Zuazola inguruan. Murgialdai, Asentsio ermitan. Olabarrieta, autobus geltokian. Musika Eskola gainekaldean. Oharra: Utzi plastikoa arratsaldez utzi behar da esandako lekuetan, beste nonbait nahi bada deitu telefonoz. Bilketa lekuren bat aldatzea nahi baduzue, deitu 943762547 telefonora. Batuko den plastiko mota: Siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza. Belar boletan erabiltzen den plastiko beltza. Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza. Negutegiko plastiko zuria. SOKAK: zaku batean ondo bilduta ateratako sokak bakarrik jasoko dira. Plastikoa txukun ez badago, puntu horretan ez da bilketa egingo.
Partaidetzako arautegia kontrastatzeko egingo den bigarren saioa, udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Herritar guztiei zuzenduta dago. Hirugarren eta azken saioa, eragileei zuzendutakoa, abenduaren 4an egingo da.
Stefan Zweig idazlearen Carta de una desconocida liburua izango da hizpide, Silvina Fondra psikologoak gidatuko duen saioan.
Adindunentzako intereseko ekintzak antolatzeko, indarrak batu eta elkarte berri sortu dute herriko hainbat eragilek. Arrasateko Nagusien Kontseilua izena jarri diote eta barne daude, besteak beste, erretiratuen elkarteak, Duintasuna, Sasoibide eta Goienagusi. Gaur, menpekotasunari buruzko hitzaldia egingo dute –18:30ean, Kulturaten– Ander Rodriguez legebiltzarkideak gidatuta.
'El pasado y el futuro del cancer' hitzaldia eskainiko du Arkaitz Carracedo CICbio Guneko ikertzaileak. MovemBer Garak antolatutako ekintza.
Debagoieneko Mankomunitateak ematen duen zerbitzua. Elgetaren kasuan lehenengo deitu egin behar da zerbitzua eskatzeko: 943 76 25 47. Jarraian, utzi plastikoa adostutako lekuan, arratsaldez. Batuko den plastiko mota: siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, belar boletan erabiltzen den plastiko beltza, negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, negutegiko plastiko zuria.
Arrasate margo taldearen erakusketa Kulturaten egongo da ikusgai, azaroaren 22tik abenduaren 20ra bitartean, honako ordutegian: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etatik 20:30era.