Bihar zapatua, azaroak 23 goizeko 11:00etatik 13:00etara, Miguel Altuna LHIIko egoitza berriko ateak zabalik izango dira bisitan etorri nahi duen edonorentzat. Hainbat bisita izan ondoren gure ikastetxeko ateak herriari zabaltzeko unea dela erabaki dugu. Hortaz, azaroak 23an gure eraikin berrietako txoko desberdinak eta gure jardunak ikusteko aukera izango duzue.
Azaroaren 23an, larunbatarekin, Arantzazuko Parketxeak naturaren eta bereziki udazkenaren mintzoa irakurtzera gonbidatzen ditu bisitariak, Arantzazuko Santutegiaren inguruan burutuko den ibilaldi labur eta erraz baten bitartez, Pello Zabala gidari izango delarik. Naturaren liburutik ateratzen den mintzoaren aditzaile arretatsua da Pello Zabala. Izan ere, liburu baten modukoa da natura, baina liburu hori zabaltzen eta irakurtzen jakin behar da. Gauza txikiei erreparatzen ikasi beharra dago, bizitzaren mamiak presaren sator-zulotik ihes egingo ez badigu. Ibilaldia Arantzazuko Parketxean hasiko da 11:00etan eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango du, puntu berean amaituz. Inguratzen denak, ondoren Parketxea bisitatzeko aukera izango du. Jarduera dohainik izango da eta azalpenak euskaraz izango dira. Leku mugatuak daude, beraz, aurrez izena ematea beharrezkoa da. Informazio gehiago eta erreserbak:943 78 28 94 / 699 33 51 83arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net
EH Bilduk herri batzarra egingo du gaur. 2019-2023 planaren aurkezpena egingo da.
Miriam Mendoza ipuin kontalariak 5 urtetik aurrerako haurrei zuzendutako saioa eskainiko du liburutegian.
Txirrindulari ohiaren familiakoak eta lagunak elkartuko dira etzi, zapatua, lagunartekoak urtero egiten duen batzarrean.
Tomaxen abenturak taldearen Azken balea pailazo ikuskizuna izango da Zuazola institutuko aretoan, Urgain-Errekaldeko guraso elkarteak antolatuta. Ikuskizuna birritan eskainiko da, 16:30ean eta 18:00etan. Sarrerak (4,5 euro) Kiku, Mizke, Txokolateixan eta Candeluka dendetan jarriko dira salgai. Oharra: 2 urteko haurrak ez dute sarrerarik ordainduko baina tiketa hartu beharko dute
Abominable animaziozko filma. (AEB, 2019). Zuzendariak: Jill Culton eta Todd Wilderman. Sarrera da lau euro
Paraiso Antzerkiak sorpresa eszeniko gozo bat sortu du 3 urtetik gorako ume eta familientzat. Espazio garbi eta perfektu batean materia bitxi bat sortzen da: txokolate-tableta. Bertan bizi da ordena maite duen emakume bat. Ezustean lagun dibertigarri eta lotsagabeak hankaz gora jarriko du ordena eta emakumea kutsatzen saiatuko da. Elkarrekin hegan egingo dute txokolatea esku artean dutela. Sarrera lau euro izango dira.
Motxila 21 taldeak joko du gaur gaztelekuan. Prezioak dira: helduak hamar euro eta gazteak (14 urte azpikoak) zazpi euro
Euskal emakume poeten bizitzak eta ahotsak jasoko dituzte Andre eta Jabe ikuskizunean: sasoi bateko bertsolarietatik hasi, Emakume Abertzale Batzako andreetatik pasatu eta gaur egungo poetenganaino egingo dute bidea. Eider Perez eta Leire Etxezarreta (soinujole eta gitarrista) izango dira emanaldia bideratuko dutenak, eta bat egingo dute poesia errezitaldiak, bertsoek eta antzerkiak.
Dwingi Dwingi taldearen Odolusteak filma. Bi saio: 19:30ean eta 20:30ean
El silencio de la ciudad blanca filma (Espainia, 2019) Zuzendaria: Daniel Calparsoro. Sarrera da bost euro
Arrasate margo taldearen erakusketa Kulturaten egongo da ikusgai, azaroaren 22tik abenduaren 20ra bitartean, honako ordutegian: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etatik 20:30era.
El dúo de La africana zarzuela bat da ekitaldi batean. Hiru koadrotan banatuta dago; Manuel Fernández Caballeroren musika duena eta Miguel Echegarayren libretoa.