Interesatuek eguena, hilak 14, dute izena emateko azken eguna. Baba-jana Ozkarbi elkartean izango da eta prezioa momentuan kalkulatuko dute, gastuen arabera.
Maiatzaren 26an hautagairik izan ez zuten herrietan eman beharko dute bozka egun honetan, horien artean Leintz Gatzagan.
Makila eskuen eta ibili basuen Familiei zuzendutako irteera da, baina edozein herritarrek har dezake parte. Irteerara joateko bi aukera daude: 09:00etan, Huheziko aparkalekua 09:30etan, Urtiagaineko aparkalekua Oharrak:– Ez da izenik eman behar.– Haurrek heldu batekin lagunduta joan behar dute.– Iraupena: lau ordu inguru
Bergara ia betidanik izan da dantzarako plaza eta azken urteotan, baita ere, dantzarien harrobi. Zaletasuna egon badago, eta hori haziz doa,gainera, Horregatik, gero eta txapelketa garrantzitsu gehiago antolatu ohi dira gurean. Hala, azaro erdian gazteen artean dantza promesak direnekin gozatu ahal izango dugu Seminarixoan, Bikote Gazteen Euskal Herriko Dantza Solte Txapelketan.
Elgetako tabernariek prestatutako pintxo bereziak dastatzeko aukera. Pintxoen prezioa: 1,30 euro. Horrekin batera, Ane Zuazubizkar eta Oihana Arana bertsolariak 12:30etik 14:30era tabernaz taberna.
Country & western musika generoko izar handienetako bat da Sarah Vista londrestarra.
Playmobil animaziozko filma (Frantzia, 2019). Zuzendaria: Lino Disalvo. Sarrera da lau euro
'Osintxuko Gaztañatan' egitasmoaren barruan antolatutako ekintza izango da. Potx eta Lotx pailazoek emanaldia eskainiko dute pilotalekuan.
Gurasoendako eta neska-mutikoendako formakuntza saioa. Gaia: jokoarekiko mendekotasuna. Hizlaria: Julen Sanchez. Antolatzaileak: gaztelekua.
Abesbatzen munduan esperientzia haundia duten 26 abeslariz osaturiko gizonen korua da Suhar. 2018ko udazkenean sortu zen, gizonen abesbatzentzako errepertorioa maila gorenean lantzeko asmoarekin. Esteban Urzelai Eizagirre da taldearen sortzaile eta zuzendaria, eta koruen munduan duen esperientzia luzea proiektu honen bitartez erakustera ematea dauka helburuen artean, Amaia Zipitria piano jolea lagun duelarik. Musikegunak egitasmoaren barruan dagoen emanaldia da. Sarrerak, sei euro (aurrez salgai leihatila digitalean eta udal webgunean atarian)
Joker filma (AEB,2019). Zuzendaria: Todd Phillips. Gaur bi saio: 17:30ean eta 22:30ean. Sarrera da bost euro
'La trinchera infinita' filma (Espainia, 2019; 147 minutu). Zuzendariak: Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga. Hitzordu honetan, Aitor Arregi bera Amaia Antzokian izango da, filma aurkezteko.