Kantsatzeke mendi taldeak antolatuta familian egiteko txangoa, domekan. Ibilbidea: Arantzazu, Enaitz, Urbia, Arantzazu. Taldea 08:30ean abiatuko da Elgetatik autoetan. Izen-ematea zabalik eguenera arte. Argibideak hemen.
10:00 Kuatruenatik oinez Gatz-Bidetik. 10:30 Arrasatetik arineketan Gatz-Bidetik. 12:00 'Hustu Ganbara' bigarren eskuko azoka. 12:30 Mokadutxoa. Gutiziak dastatu eta erosteko aukera: gaztainak, piper erreak, buzkantzak, txistorra… 13:00 Gatz-Bidetik etorritakoei ongi-etorria. 13:30 Larrain Dantza Aretxabaletako gaiteroekin.
Arrasate Musikaleko Txistulari bandak kontzertua eskeintzen du Aramaioko Gantzagako elizan, bertako jaiak direla eta, kontzertua azaroak 10ean, igandea 11:15etan izango da. Egitaraua: XAXU KONFITERUA (Zortzikoa).…………..……… J. I. Ansorena SORGIN DANTZA…………………………….………….. E. Mocoroa MINUETOA………………………………………………... R. Sarriegi VALS CON VARIACIONES…………………….………. F. Corto UZTAI HAUNDI DANTZA….……………....………... J. I. Ansorena EUSKAL RAPSODIA……………………………………… V. de Zubizarreta ARRATE (Fandangoa)..………………………………… E. de Gorosarri ARRATE (Arin-arina)………………………..………….. E. de Gorosarri ARRATE (Biribilketa)…………………….……………… E. de Gorosarri TXISTU : Lander Diaz de Gereñu eta Amets PagaldaiTXISTU : Olatz Zuazubiskar eta Juan Karlos LarreategiSILBOTEA: Domentx Uzin eta Susana RoaPERKUSIOA: Cristina Grela
Aretxabaletako Areantza auzoko parrokian kanpai jole eskolakoekin kanpaien mundura hurbilduko gara, nahiko galduta dagoen gure kulturaren adierazle.EMAN IZENA: 943796463 edo turismo@debagoiena.eus
Aita Madina txistulari taldeak emanaldia egingo du kontzejupean
Bergarako txistulari bandak emanaldia eskainiko du pleno aretoan eta ondoren kalejira egingo dute.
Misión Katmandú animaziozko filma (Kanada, 2017). Sarrera da lau euro
Musbika musika konpainiak estilo ezberdinetako ganbera musikaren interpretazioa hedatzeko asmoarekinsorturiko proiektu bat da. Emanaldi honetan, Antonio Gaztañetaren bidaia ikuskizun honetan, bere itsasontzian bidaiatzeko aukera eskainiko du, testu dramatizatu eta musikaren bitartez. Tripazko sokak, klabea, arku barrokoak, larruzko estalkiak eta barroko garaiko kriterio historikoekin interpretatutako musikak Antonio Gaztaiñetaren garaiko Mutriku herrira eramango du entzulea bidaiari ekiteko. Musikegunak egitasmoaren barruan dagoen emanaldia da. Sarrerak, sei euro (aurrez salgai leihatila digitalean eta udal webgunean atarian)
Downton abbey filma (Erresuma Batua, 2019) Zuzendaria: Michael Engler. Gaur bi saio: 19:30ean eta 22:30ean. Sarrera da bost euro
Claudia Victoria ingurugiro militarraren balioetan hezi zuten gazte argentinarra da. 21 urte zituela, desagertuen alaba zela jakin zuen eta asmatutako bizitza bat izan zuela ordura arte, berez berea ez zen familia batekin. Claudiaren bizi-esperientzia –berak kontatua– da aurkezten den dokumental eszeniko berri honen lehengaia.
Gasteizko The Brontës hirukotearen zuzeneko emanaldia