Goizean hasi eta gauean amaitu da aurtengo edizioa ere. Gehienez 20 taldek hartuko dute parte. 08:00etan elkartuko dira gaztelekuan aurtengo baldintzak ezagutzeko. Egin diren lan guztien emanaldia 21:00etan izango da Santa Anan. Gero egingo da sari banaketa
Wolfram encounter bideo jokoen lehiaketa, ZTB jardunaldien barruan antolatuta.
Bai Euskarari, Euskal Herriko K1 Basque Country Federakuntzak, EHK-1F, Eskoriatzako Udalak, eta Buddha Fight Wear-ek elkarlanean antolatuta K1 txapelketa izango da azaroaren 9an, Joseba Iñurrategi pilotalekuan. 09:00etan, partaideen pisaketa egingo da, eta 11:00etan hasiko dira borrokak.
Gaur egun arreta deitzen duen eraikin honek lau mendeko historia du. Eraikuntza lanak 1600. urtean hasi ziren, Juan de Mondragón Perura joandako Arkarazotarraren eskutik. Ordutik ona ugariak izan dira pairatu dituen gora beherak (sute handiak, jabetza aldaketak, erromesen abenturak...) eta eman zaizkion erabilerak (txiroentzako ospitalea, odol ospitalea, umezurztegia, fraideen komentua, unibertsitatea...). Bisita honetan eraikinaren nondik norakoak ezagutuko ditugu Ana Isabel Ugalde historialariaren eskutik. IZENA EMAN: 943796463 edo turismo@debagoiena.eus
1969an jaiotakoek 50 urte beteko dituzte aurten eta hori ospatzeko Errioxara joango dira egunpasa azaroaren 23an. Izena emateko Belar Meta arropa dendara jo behar da eta 20 euro jarri; azken eguna azaroaren 9a da.
Bergarako pilota sailaren eskutik pilota jaialdia, Elgetan. Eskolarteko txapelketako hiru norgehiagoka eta Gipuzkoako errendimenduko banakako txapelketako bost.
Misión Katmandú animaziozko filma (Kanada, 2017). Sarrera da lau euro
Umeentzako filma, gazteleraz.
“Lurra sortu zen unetik bertatik, jirabiraka dantzari hasi zen bere buruaren eta eguzkiaren inguruan.Animaliak ere sortu ziren unetik bertatik, dantzari dabiltza lurraren inguruan.Geu ere hitzaren jabe izan aurretik dantztzen gara, zaldiak, izurdeak eta tximeletak bezala.Pozak eta tristurak azaltzeko dantzatzen gara. Barruak agintzen digunean dantzatzen gara. Gure kultura ospatu eta errituak berritzeko. Garen hori mugimenduan jartzeko.Zangoak luzatuz, gerria mugituz, hegoak astinduz eta ur azpian ere dantzatzen gara gu.Zatoz gurekin dantzara, atera zure barruko animaliza plazara!” Sarrerak salgai: Urriaren 22tik aurrera Manuel Muñoz Kiroldegian. Sarrera prezioa: 6 € Adin guztietakoek sarrera beharko dute sartzeko.
Potx magoak ikuskizuna eskainiko du gaur Pake Leku elkartean.
–BERTAN BEHERA– Eskoriatzako Atxorrotx kultura elkarteak ardo-dastatzea antolatu du aurten ere. Aurtengoa hamabigarren edizioa izango da, azaroaren 9an, zapatuan izango dena Fernando Eskoriatza plazan. 18:30etik aurrera zenbait upategitako ardoak probatzeko aukera izango da eta pintxoak ere jarriko dituzte edatekoari laguntzeko.
‘Le Spectre de la Rose’ akto bakarreko ballet-a da, 1911n Tamara Karsavina eta Vaslav Nijinski dantzari errusiarrek sortutakoa. Kasu honetan Vitali Safronkine koreografoak obra klasiko hau berridatzi du ballet ameslari eta nostalgikoaren eremura ekarriaz. Gainera, horri ‘Nocturne’ musika konposizioa gehitu dio: gauean inspiratutako pieza lirikoa da, pianoaz lagundutakoa. Ametsen – zoriontsuen eta goibelen- gorazarrea. Sarrera zortzi euro izango dira.
'Giza eskubideak eta zinema' zikloa.
Downton abbey filma (Erresuma Batua, 2019) Zuzendaria: Michael Engler. Sarrera da bost euro