Urtero moduan gaztaina-erre jana egingo dute Elgetako Herri Eskolan. Familia guztiak daude gonbidatuta.
Gaztaina erre jana egingo dute Lagun Leku elkarteak antolatuta
Pake Lekuko Aloña abesbatzaren eta Mutrikuko Anai Arte abesbatzaren kontzertua. Doan da.
19:30ean Sergio Bouzas-Jose Mari Zubiaurre / Zigor Martin-Gorka Bolinaga Oxel Erostarbe-Gorka Arizmendiarrieta / Haritz Gallastegi-Oskar Askasibar 22:20ean Andoni Elorza-Oskar Sarasua / Txomin de Vega-Diego Cantabrana Iker Valle-Etor Garate / Eneko Ormaetxea-Alain Valle
Mundukideren 20.urteurrenean, Kontzertu solidarioa antolatu du Aba Taano gospel talde ugandarraren eskutik.Nazioarteko 6 saridun talde afrikarrak Goikobalu eta Goikolabu txikiren kolaborazioa ere izango du.
Gaurkoaz gain, domeka eta astelehenean ere izango da filma ikusteko aukera. Hain zuzen, domekako emanaldiaren ostean, zuzendariekin solasaldia antolatu dute.
Erraietatik izeneko disko berria egin du Sharon Stoner talde oñatiarrak. Gaur izango da kalean. Eta gaur bertan aurkezpen kontzertua egingo du. Taldearen azken diskoa, Puntu bakar batean elkartzen diren hertzak, 2012an kaleratu zuten, duela zazpi urte. Horretaz gain, Oñatiko beste talde bat ere izango da, Broken Legacy. Hauek duela gutxi kaleratu zuten beraien lehen lana, XIX izeneko diskoa hain zuzen ere. Kontzertuak gaueko hamarretan hasiko dira eta sarrerak bost euro balioko du.
Downton abbey filma (Erresuma Batua, 2019) Zuzendaria: Michael Engler. Sarrera da bost euro
'Osintxuko Gaztañatan' egitasmoaren barruan antolatutako ekintza izango da. Añubeko Troba taldeak kontzertua eskainiko du, 22:30ean hasita, Osintxuko Txuringo tabernan.