Turismo bulegoak antolatuta, bisita gidatua: Sancti Spiritus Unibertsitatea eta Mikel Goiaingeruaren Parrokia. Erreserba aurrez egitea gomendatzen da: 943 783 453
Glu Gluk antzerkirako ipuin klasikoen moldaketetan aurrera pausoa eman nahi dugu. Oraingo honetan klasikoetan klasikoa den Mari Errauskin ekarriko dugu oholtzara. Beti bezala, komeria sortuz, kantuan eta dantzan, jolas etengabean. Oraingoan, berriz, printzesen ipuinari buelta eman nahi diogu. Gelako liderra eta eskolako printzesa sentitzen den ume bat izango da protagonistetako bat.
'Asto erregea' filma (87 min.) izango dute neska-mutikoek zapatuan (sarrera, 2 euro) eta domekan (3 euro). Oihanean hauteskundeak izango dituzte eta astoa da hautagaietako bat.
'Manou' 2017ko Andrea Block eta Christian Haas alemaniar zinema zuzendarien marrazki bizidunetako filma da. Sarrera, lau euro
Screaming Zoltars taldeak lehenengo kontzertua eskainiko du. Screamers&Sinners taldeak eta Doyle eta Donna Dunne abeslari irlandarrek bat egin dute proiektu honetan. Urtarrilean disko berria grabatu, eta zapatu honetan abestuko dituzte kanta berriak lehen aldiz.
'La trinchera infinita' filma (Espainia, 2019; 147 minutu). Zuzendariak: Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga. Sarrera da bost euro. Gaur bi saio: 19:30ean eta 22:30ean.
Asier Altunak eta Telmo Esnalek zuzendutako Agur, Etxebeste! (90 min.) film arrakastatsuan Etxebestetarren gorabeherak izango dira protagonista.
Hiru egunez Bergarako Kartzela Zaharra Skape Room bat bilakatuko da. Izena eman behar da aurrez, 652 213716 telefono zenbakira deituta.
Pintore arrasatearrak Aramaion margotutako lanen erakusketa. Ordutegia: astelehenetik barikura, 18:00etatik 20:00etara; zapatu eta domeketan, 12:00etatik 14:00etara.