'Face news de la antigua Roma' hitzaldia Nestor F. Marquesek emango du. Goienagusik antolatutako hitzordua da eta gaztelaniaz izango da.
Adinekoen erorikoak prebenitzeko ikastaroa antolatu du Udalak 65 urtetik gorakoendako. Saio teorikoa eta praktikoa izango da; horregatik, arropa erosoa eramatea gomendatu dute. Horrez gainera, aholkuak emango dituzte teleasistentziaren, etxez etxeko laguntzaren eta laguntza teknikoen gainean, besteak beste. Izena aurrez eman behar da –debalde izan arren– eta azken eguna urriaren 28a da; horretarako jo daiteke osasun etxera (943 71 19 59) eta Gizarte Zerbitzura (943 71 18 62). Gehienez, 30 pertsonarendako lekua dago.
Bibliotekaren egunaren baitan, Saroa Bikandik literatura jolasak eskainiko ditu Kulturaten.
Prestatze lanak egiteko egitaraua: 17:00-19:00, Mozorro prestaketa (izarak norberak ekarri), Zainduz lokalean. 19:00-19:30, Mozorro eta kalabaza lehiaketa Durana kalean. Sariak jasoko dituzte mozorro eta kalabaza onenek eta jarrera egokienak.
Celia Santos, idazle bergararra 'La maleta de Ana' liburuaz mintzatuko da solasaldi honetan.
Irakurketa Kluba, euskaraz. Irakurri den liburua: 'Neguko argiak' (Irati Elorrieta). Dinamizatzailea: Yurre Ugarte (2019-2020 denboraldiko lehen saioa)
Azken Euskaraldian 3.000 arrasatear inguru aritu ziren hamaika egunez Ahobizi eta Belarriprest rolean, eta erantzuna ikusita, Geikek argi du 2020ko Euskaraldian beste urrats bat eman dezakeela Arrasatek. Hala, lehen herri batzarra datorren asteazkenean, hilak 30, egingo dute: 18:30ean, Kulturaten.
Natur Eskolak antolatu duen Ibai Lagun programaren barruan
El submarino filma eskainiko dute urriaren 30ean, 21:00etan, kartzela zaharrean.
Urtero bezala SOS AFRIKA kanpainarekin bat egiteko deia luzatu dute. Arropak eta zapatak jasotzeko ekimena da. Materiala jasotzeko epea: urriak 30. Bilketa eskola sarreran egongo da.
Pintore arrasatearrak Aramaion margotutako lanen erakusketa. Ordutegia: astelehenetik barikura, 18:00etatik 20:00etara; zapatu eta domeketan, 12:00etatik 14:00etara.