Goizeko 11etan Oñatiko Foruen Enparantzatik abiatuta eta Euskaraz egin bide lelopean, Oñati eta Arrasate lotzen dituen herri lasterketaren 36. edizioa antolatu du AED elkarteak. Arrasate Atletiko taldea eta Oñatiko Antxintxiketan kirol elkartea izango ditu laguntzaile lasterketan zehar. Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko, www.herrikrosa.eus web gunera edo Arrasateko Intersport Loramendi Kirolakera jo. Animatu parte hartzera edo korrikalariak txalo artean animatzera!
Erreka garbiketa Ugarkaldetik Zubillagaraino, lantaldetan banatuta. Gainera, azken urteetan bezala, arreta berezia jarriko da landare inbaditzaileak errotik atera eta frenoa ipintzeko. Amaieran luntxa egongo da parte hartzen duten guztientzat, eta herriko plazan ipiniko dira ikusgai batutako hondakinak eta landareak.
'La Fièvre Golby', Botibol ezizenarekin ezagutzen den Vincent Bestaven artistaren hirugarren lan luzea da. Hamar urtez frantses indie panoraman bere izena ezagutzera eman du. Azken hiru urteetan, laguna duen Pierre Loustaunauren Petit Fantôme proiektuaren partaide aktiboa izan da. Bira eta konposizio une luzeen artean bere baitan zuen musikaren kanporatzearen beharra sentitu du. Hori Johannes Buff soinu egileak ( Thurston Moore, Dalek, the internet...) Euskal Herrian duen grabatze estudioan egin du. Gai ainitz tratatzen ditu izan amodio istorio ala antizipaziozko istorioak. Usaiako folk doinuei poparen anbizioa eta instrumentazio ugaria bezain zehatza gehitzen dizkio. Lagunen artean grabatu izanak berotasun berezi bat senti arazten du 70 hamarkadako rock kaliforniar edo soft-rock diska onenetan bezala.
Aaita Madina txistulari taldeko txistulariek urte luzez domeka arratsaldeetan eskaini dituzten erromeria saioak eguerdietan izango dira aurrerantzean. Aste honetakoa izango da lehenengoa, etzi, domeka, 12:30ean, kontzejupean.
'Mascotas 2' filma (AEB, 2019; 86 minutu). Zuzendariak dira: Chris Renaud eta Jonathan del Val. Sarrera da lau euro.
'Agur Etxebeste!' filma ikusgai izango da Espaloian urriaren 27an 18:00etan. Sarrerak leihatilan egongo dira salgai 3 eurotan.
Txotxongiloei bizia emanez, ikastetxe eta areto ezberdinetan dihardu Rosa Martinezek. Mezua daramaten ikuskizunak eskaintzen ditu eta haurrei eta gurasoei hausnarketarako bidea irekitzen die txotxongiloei esker. Rosa Martinezen txotxongiloak ikusteko aukera, Antzuolan izango da. Ingurumena lantzen duen gaia hezurmamituko du Olaranen hilaren 27an arratsaldeko 18:30ean. Sarrerak egunean bertan salgai.
Ioneskoren Ikasgaia maisuaren eta ikaslearen arteko harremanetan presente dagoen izpiritu menperatzeailearen karikatura da. Antzezleak: Sara Iriondo eta Jon Olivares (Taupada antzerki taldea)Adina: HelduakHizkuntza: EuskaraSarrera: 4 € (aldez aurretik Kiroldegian salgai)
Kukumix teatroak Escenícas antzezlana eskainiko du Antzerki Hilabetearen barruan. Zazpi eszena, irribarreak eta algarak eragiten dituzten elkarrizketekin, umore samur eta absurdoarekin, eta, batez ere, inor axolagabe uzten ez duen umore irudimentsuarekin; hori guztia 80ko hamarkadan girotuta.
Komedia eta akrobazia nahasten dituen antzezlana. Sarrera hamar euro izango dira.
'@buelos. Nunca es tarde para emprender' filma (Espainia, 2019). Zuzendaria da: Santiago Requejo. Sarrera da bost euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:30ean
Dramazko pelikula bat da Retrato de una mujer en llamas, Celine Sciammak zuzendutakoa.
Urtero bezala SOS AFRIKA kanpainarekin bat egiteko deia luzatu dute. Arropak eta zapatak jasotzeko ekimena da. Materiala jasotzeko epea: urriak 30. Bilketa eskola sarreran egongo da.
Pintore arrasatearrak Aramaion margotutako lanen erakusketa. Ordutegia: astelehenetik barikura, 18:00etatik 20:00etara; zapatu eta domeketan, 12:00etatik 14:00etara.
Arimen Gaua ospatzeko gaubela egingo dute gaztelekuan. 18:00etan elkartuko dira zapatuan eta mozorrotu egingo dira. Ondoren, 18:30ean, kalabazak prestatuko dituzte eta 20:00ak aldera altxorraren bila egingo dute. Afaldu egingo dute ostean nork bere etxetik eramandako jakiekin eta beldurrezko pelikula bat ikusiko dute. Interesatuek izena eman behar dute aurrez. Lo zakua, estera eta afaria eraman behar dira. Zapatuan gaztelekuko ordutegia izango da 18:00-08:00. Domeka arratsaldean itxita egongo da.