Ibilgailu klasikoen (25 urtetik gorakoak) topaleku izango da Herriko Plaza. 09:00, Harrera. 11.00, Ibilbidea. 12:00, Mokadutxoa. 13:00, Oparien zozketa. 14:00, Bukaera.
Eguneko egitaraua: 10:00-12:00 Haurrentzako jolasak 12:00 Dastaketa Angel Palaciosen eskutik 19:00 Manifestazioa 20:00 Ibon Casas eta The Blind Rock Band taldeen kontzertua herriko plazan 21:15 Herio taldearen kontzertua herriko plazan 22:00 Def Con Dos taldearen kontzertua herriko plazan
Anfibioendako putzu bat egokituko dute Belatxaran
Irazan antzerki taldeak Udazkeneko antzerki ikastaro zikloa antolatu du eta hau horietako bat da. Gorputzak, ahotsak eta imaginazioak parte hartzen duten jokuen bidez antzerkiaren esentzia bilatuko da: antzerkia posible egiten duten parte hartzaileen arteko elkarreratzea. Horretarako banakako eta taldeko ariketak egingo dira, non presentzia, konfidantza, desinhibitzea, arreta eta harremantzeko erak landuko diren. Helburua gorputz kolektibo bat sortzea da, malgua, espontaneoa eta erakargarria. Irakaslea: Ulises Vargas (Mexiko). Aktorea, performerra, idazleaeta antzerki irakaslea.
Arrasate historikoa ezagutzeko antolatutako bisita gidatua
Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagako txistulariez gain, Bergarako, Oñatiko eta Gasteizko txistulariak ere izango dira hamargarren topaketan Arrasateko kaleetan. Egitaraua: 11:30ean, Kalejira herriko kaleetan. 12:00etan, Otamena, Leintze elkartean. 13:00, Kontzertua Herriko Plazan. 14:30ean, Bazkaria Leintze elkartean.
Otsoen gaineko ipuin dibertigarriak ekarriko dizkie Maite Franko ipuin kontalari ezagunak neska-mutikoei. Zorte benetan txarra duten otsoen gorabeherak izango ditu ardatz Zorte txarreko otsoak ipuin-sortak.
Debagoieneko IV. Erle Eguna egingo dute Debagoieneko Landa Garapenak antolatuta. Azoka berezia: ezti ekoizleak, kosmetika, Euskal Herriko ezti desberdinen dastatzea… 12:00 Haurrentzako tailerrak. 12:00 Barrita energetikoak egiteko tailerra. 16:00 Erreginen ekoizpena'hitzaldia Mikela Untsainen eskutik, Laboratorium Museoan.
Urteko batzar orokorra deitu dute urriaren 26rako. Laudioko Zaleak lagunartearen inaugurazioan eta Athletic-eko jokalari gipuzkoar onenak saritzeko ospakizunean ere izango dira.
'Mascotas 2' filma (AEB, 2019; 86 minutu). Zuzendariak dira: Chris Renaud eta Jonathan del Val. Sarrera da lau euro.
Pierre Greco zinemagileak zuzendutako filma da eta Amaia Antzokian egongo da ikusgai.
Gaztaina-erre eguna egingo dute San Juango ermitan. Hona hemen egitaraua: 18:00, Objeta elkartearen (San Juan auzoaren garapenerako elkartea) bilera. 18:30, Afari-merienda: Gaztainak, patata tortilla, txokolatea, sagardoa. Prezioa: 5 euro.
Intujai teatro taldeak Ama-Alu-Lur antzezlana eskainiko du. Donostia Kultura 2019ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza Saria jaso du hain zuzen ere Intujai teatrok. Bi espeleologo-arkeologok paleolito garaiko alu erraldoi bat aurkituko dute haitzulo baten barruan eta horrek zer pentsatua eragingo die: "Aurreratu, ezer aurreratu al dugu 15.000 urte hauetan?".
Poeta andaluziarrei kantuan, dantzan eta errezitatzen emanaldia eskainiko du Dos Hermanas herritik (Sevilla) etorritako Vistazul antzerki taldeak Al Andalus elkartean. Hona hemen ekitaldian parte hartuko dutenak: Manolo Cespedes, kantuan Manolo Monge, perkusioan Carolina Barrera, dantzan Lola Paez, kantuan Antonio Morillas, errezitatzen
Organo zikloa: Organo ikasleen kontzertua. Santa Marina Parrokian izango da emanaldia.
Dramazko pelikula bat da Retrato de una mujer en llamas, Celine Sciammak zuzendutakoa.
Bergarako kartzela zaharreko udazkena mugituta dator, eta Txapa irratiaren urteurren berezia izango da mugimendu horren errudunetako bat. Izan ere, irrati libreak 35 urte egingo ditu aurten "uhinak astintzen". Ekitaldi esanguratsuenak azaroan izango dira, baina motorrak berotzen joateko zapatu honetan, urriak 26, arratsalde-gau musikatua prestatu dute.
The Nekrobabies talde legazpiarrak kontzertua eskainiko du Osintxuko Txuringo tabernan. Emanaldia doakoa izango da.
Teatro Noctambulo konpainiaren antzezlana da honako hau. Sarrerak zortzi eurotan egongo dira salgai.
'@buelos. Nunca es tarde para emprender' filma (Espainia, 2019). Zuzendaria da: Santiago Requejo. Sarrera da bost euro
Urtero bezala SOS AFRIKA kanpainarekin bat egiteko deia luzatu dute. Arropak eta zapatak jasotzeko ekimena da. Materiala jasotzeko epea: urriak 30. Bilketa eskola sarreran egongo da.
Pintore arrasatearrak Aramaion margotutako lanen erakusketa. Ordutegia: astelehenetik barikura, 18:00etatik 20:00etara; zapatu eta domeketan, 12:00etatik 14:00etara.
Arimen Gaua ospatzeko gaubela egingo dute gaztelekuan. 18:00etan elkartuko dira zapatuan eta mozorrotu egingo dira. Ondoren, 18:30ean, kalabazak prestatuko dituzte eta 20:00ak aldera altxorraren bila egingo dute. Afaldu egingo dute ostean nork bere etxetik eramandako jakiekin eta beldurrezko pelikula bat ikusiko dute. Interesatuek izena eman behar dute aurrez. Lo zakua, estera eta afaria eraman behar dira. Zapatuan gaztelekuko ordutegia izango da 18:00-08:00. Domeka arratsaldean itxita egongo da.