Teatro Paraisok eta Theatre de la Guimbarde taldeak Kubik antzezlana eskainiko die neska-mutikoei. Gorputzarekin esperimentatzen duten umeen jokoetan oinarrituta dago ikuskizuna; eskuragarri dituzten objektuen manipulazioaren bitartez,pentsamendua eraiki eta horrela, irudimenaren atea irekiko dute.
Garbigune ibiltaria Olakua auzoan egongo da gaur egun guztian.
Bibliotekaren egunaren baitan, Saroa Bikandik literatura jolasak eskainiko ditu Kulturaten.
Bibliotekaren egunaren barruan, Zurrunka Teatro taldea dator umeendako itzal-titereen ikuskizuna egitera
Elgetako liburutegiak antolatuta eta Di Dau antzerki faktoriaren eskutik Beldartxo jatuna ikuskizuna.
Nerabeek sare sozialak nola erabiltzen dituzten ezagutaraziko da. Dituzten arriskuak identifikatuz, jarraibide batzuk emango zaizkie bertaratzen diren gurasoei, erabileren bidean. Hizlaria: Cristina Isasi (PSIMEBI zentroa)Hizkuntza: Gaztelera
Hitzen ahairea kantagintzan ikastaroan parte hartzeko, aurrez izena ematea komeni da Jardunen.
Garabidek urtero kaleratzen du hizkuntza komunitate baten esperientzia jasotzen duen dokumentala eta aurten Mexikoko Yukatango maien egoera jasotzen du Waye izeneko lanak. Irati Briñas Gastón, Egoitz Díaz Ibargoitia eta Andoni Marquinez Otaegi ikasleek egindakoa da, hizkuntza aktibistak protagonista dituena. Aramaion aukera izango da dokumentala ikusi eta bi protagonistarekin hitz egiteko: Oscar Chan eta Socorro Cauich.
'Un amor imposible' filma. (Frantzia, 2018; 135 minutu). Zuzendaria: Catherine Corsini. Sarrera da bost euro
Urtero bezala SOS AFRIKA kanpainarekin bat egiteko deia luzatu dute. Arropak eta zapatak jasotzeko ekimena da. Materiala jasotzeko epea: urriak 30. Bilketa eskola sarreran egongo da.