Oinarin taldeak dena gertu dauka domekako egun osoko festarako; 340 bat dantzarik parte hartuko dute. Eguraldiak ez badu laguntzen, eskolako patioan egingo dira dantza saioak.
Elgetako Kantsatzeke mendi taldeak Urbasako Maiza tontorrera egingo du urriko irteera, hilaren 20an. Taldea 08:00etan abiatuko da herritik autoetan. Izen-emateak eguenera bitartean udaletxean, kantsatzeke@gmail.com helbidean edo Facebook bitartez (Kantsatzeke). Prezioa da 10 euro.
Beste urte betez eta Mundukidek antolatuta, domekan, hilaren 20an, kooperatiben arteko lasterketa izango da Urkuluko urtegian. Aurtengoa bosgarren edizioa izango da eta bertan batzen den dirua Mozambike iparraldeko nekazal garapeneko programara bideratuko da.
Gastronomia eta Folklore jaiak hainbat autonomi erkidegotako jatekoak eta edatekoak ekarriko ditu Herriko Plazara eta azoka izango da eguerdira bitartean. Dantza eta musika emanaldiak ere izango dira: Errioxako Voces del Ebro taldea. Galizia etxeko taldearen dantza emanaldia. Gaztela Leongo San Fernando dantza taldearen erakustaldia. 25. Patxaran Lehiaketa.
Kooperatiben arteko V. Mundukide Lasterketa Solidarioa -KLS-. Hiru modutara hartu daiteke parte: taldeka korrika eginez (11:00etan izango da), nordic walking (10:30ean) egiten edo oinez (10:30ean).
Xalbadorpe elkarteak antolatuta Elgetako erretiratuek urteroko irteera egingo dute Gernikako azokara. Prezioa da 30 euro. Izen-emateak Ozkarbi elkartean hilaren 20an, 11:00etatik 12:00etara.
Ezer gutxi berria esan daiteke Bergarako Musika Bandari buruz hitz egiterakoan. Bergara sortu zenean jada bazegoen ia; beti egon da hor, mende luzea dauka bizkar gainean. Baina, hala ere, inoiz baino sasoi onean dago eta zuzendari berriarekin, Enrike Txurruka. Belaunaldiz belaunaldi eutsi dio Bergarako tradizioari eta modernitateari lekua egin dio. Emanaldi berezia eskainiko du Bandak Osintxuko frontoian.
'Elkano, lehen mundu bira' filma (Dibulitoon, 80 minutu). Zuzendaria da: Angel Alonso. Sarrera da lau euro
Lino Disalvok zuzendu filma eta Amaia Antzokiko emanaldietan euskaraz ikusteko aukera egongo da.
Atakados Teatrok eskainiko du Hoy, milagro! antzezlana. Publiko guztiarendako komedia da, Arantzazuko eta Begoñako Birjinak protagonista dituena. (Sarrera, 4 euro).
Mariaren Lagundiaren elizan eskainiko du emanaldia Bergarako Ofeoiak: 19:00etan izango da, domekan. Sing to the spirit emanaldia eskainiko dute.
Maddi Noguera ataundarrak bakarka hasi eta 2017tik hona talde formazioan datorren proiektua da MADDI.
'Mientras dure la guerra' filma (Espainia, 2019; 107 minutu). Zuzendaria: Alejandro Amenabar. Sarrera da bost euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:30ean.
Woody Allenek zuzendutako filma da Dias de lluvia en Nueva York. Komediazko pelikula bat da eta ordu eta erdiko iraupena du.
Modu batera edo bestera, Aretxabaletako Urkulu urtegiari 7 Km.ko buelta ematea da erronka. Modalitateak: x3 Lasterketa Ibilaldi nordikoa Oinezkoa Lasterketa solidarioan parte hartuaz MOZAMBIKE iparraldeko nekazarien bizi baldintzak hobetzeko proiektuarekin bat egiten ari zara. Ezin baduzu parte hartu, O DORSALAren bitartez egin dezakezu zure ekarpena.
Urtero bezala SOS AFRIKA kanpainarekin bat egiteko deia luzatu dute. Arropak eta zapatak jasotzeko ekimena da. Materiala jasotzeko epea: urriak 30. Bilketa eskola sarreran egongo da.
'Elkano, lehen mundu bira' filma (Dibulitoon, 80 minutu). Zuzendaria da: Angel Alonso. Sarrera da lau euro
Denboraldiko moda produktu berriez osatutako Pop Up azoka antolatu dute Bedelkarrek eta Udalak urriaren 19rako eta 20rako; sei orduz egongo da zabalik azoka berezia Oxirondon, eta 18 stand, pintxo-potea eta 300 euroko zozketa izango dira, besteak beste.