2018ko azaroan jabego publikoko bihurtu zen 83 hektareako eremua, eta horren potentziala herritarrei erakusteko, ekintzaz jositako goiz-pasa antolatu dute Udalak, Besaide Mendizale Elkarteak eta Naturtzaindiak; mendi ibilaldia, bisita gidatua, kalejira, bertsolariak, txalapartariak, haurrentzako ekintzak eta Arrasateko Musikalekoen zuzeneko musika izango dira jaiaren osagaiak.
Pol Pol Mendizale taldeko 78 bazkidek Pirinioetan pasatu dute asteburua. Zapatuan eta domekan egindako martxa banarekin, Panticosa eta Astun inguruak bisitatu dituzte, besteak beste. Hurrengo irteera urriaren 13an egingo dute, Errioxa aldera.
Urriaren 13rako, domeka, Iruña Veleiara irteera antolatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak, aztarnategia bisitatzeko. Nork bere kabuz joan beharko du, eta bisita gidatua doakoa izango da. Iruña-Veleian 10:45ean elkatu arren, 10:00etarako egin dute hitzordua Ibarraundin, bertan autoetan banatzeko. Izena eman nahi duenak Inkernu@ atxorrotx.eus helbidera idatzi edo 615 79 92 58 zenbakira deitu beharko du.
Honakoa izango da egitaraua: 11:00-14:30 Gatzaren eta produktu ekologikoen azoka. 11:00-14:30 Artisau azoka, frontoian. 10:00 Mendi ibilaldi gidatua. Gatzaren paisaia, begirada bat lurrazalean eta lur azpian Jakoba Errekondo eta EHUko geologian aditu batek gidatua. 11:00-14:00 Sagar jotzea. 11:00-14:00 Zurezko plazajokoak. 17:00 Kontzertua: Kilimak taldea, euskal rumba(b)eroak. Gatz Museoan: Bisita gidatuak 11:00-12:00-13:00etan. 11:00 Barazki fermentoen tailerra. Gatz-urez eginiko fermentazio teknikak, barazkiak kontserbatzeko. Aurrez izena eman beharra dago.
Gari & Maldanbera zuzenean, gaztelekuan. Sarrera, bost euro
Disney etxeko 'El rey león' filma. Umeen zinema denboraldia hasten da asteburuan
Jon gazteak ez daki beldurra zer den, beraz, haren aitak aholku zentzuduna eman dio, behin eta berriro zer ote den azaltzen saiatu ondoren: goxo-goxo bizi den etxea utzita, beldurraren bila abiatzea. Antzezleak: Alfonso Díez eta Aitor Fernandino (Txalo produkzioak).Adina: DenontzakoHizkuntza: EuskaraSarrera: 3 € (aldez aurretik Kiroldegian salgai)
James Bobin zinemagileak zuzendutako akziozko filma da Dora y la ciudad perdida.
Alanbike teatro taldeak beldurren eta heriotzaren gaineko lana ekarriko du, denbora luzean etxetik irten barik -agorafobia duelako- dagoen Marinaren historioa, hain zuzen ere. Sarrera, 4 euro.
Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendarien azken lana. Gaur bi saio: 19:30ean eta 22:30ean
Michael Engler zuzendariak egindako filma da Downton Abbey
Ttak! taldearekin elkarlana. Inagurazioa irailaren 20ean, 19:00. Bertso saioa egingo dute: Ane Zuazubiskar, Miren Artetxe, Maider Arregi eta Maddi Gallastegi.