Egoarbitzako herri basoa auzolanean garbitzeko dei egin du Udalak urriaren 12rako. Taldea 08:30ean elkartuko da Mendizaleen plazan. Eskatu dute ahal duenak eraman ditzala erremintak. Hamarretakoa Udalak ipiniko du.
Eguneko egitaraua: 09:00, Feriaren hasiera. Goizean zehar artisautza eta bertako produktuen azoka. Elusuko ikatzarekin erretako Elosuko txahala dastatzeko aukera. 11:00-14:00, Haurrentzako puzgarriak. 12:30, Bertsolariak, frontoian. Jarraian, Laja II eta Lutxurdio trikitilariak. 17:30, Herri kirolak. Ondoren, Erromeria Laja II eta Lutxurdio trikitilariekin. Autobus zerbitzua egongo da. Geltokia: Burdiñate
Oinarrietan jasota dagoen bezala, egunean bertan landu beharko da margolana, edozein teknika eta materialekin: 09:00etan hasita –11:00k arte– zigilatu ahalko da euskarria, Sastiña ermitan; 14:00ak bitartean egin ahal izango da margolana –14:30ean bazkaria izango dute– , eta, epaimahaia bildu ondoren, 18:30ean emango dituzte jakitera irabazleen izenak.
Ekoudaltxaekoek gidatuta sendabelarrak ezagutzeko mendi buelta egingo dute goiz partean, 09:00etan abiatuta. Ondoren, praktikan jarriko dituzte emakume arbasoen ezagutzak eta bakoitzak gertatzen duena etxera eroango du. Izena aurrez ematea ezinbestekoa da: berdintasuna@aretxabaleta.eus. Aretxabaleta eta Eskoriatzako udaletako emakume langileek M8ko greba eguneko soldatarekin antolatutako ekintza da.
Kuartela kultur elkarteak deituta Kuartel zaharra sekula baino gazteago! jaialdia antolatu dute. Aretxabaletako kultura sustatu nahi duen espazio bat sortzea da elkarte horren helburua, eta disziplina ezberdinetako artisten eta zaletuen topagune izatea kuartela bera. Jaialdiarekin emango diote hasiera etapa berriari. Egitaraua: 12:00, Irekiera. 13:00, Jam eta Jan, Jaiki elkartea eta DJ BRGS. 14:30, Bazkaria. 17:00, Kontzertuak eta DJak: Txerrikumeak, Screamers and Sinners, Criminal Remains, Wood Strings, Jasan, Margumission, Zerendepya, Joss, Nhil, Gorka, Iban BRGS... Iluntzean, parrillada.
Bisita gidatua Bedoñako Santa Eulalia parrokian
Arrasateko Txorbela otxoteak antolatuta II. Otxote Topaketa egingo dute. Lau talde elkartuko dira: Baionako Enarak, Portugaleteko Danok Bat, Errenteriako Karnaba eta Arrasateko Txorbela. Egitaraua: 12:00etan, Emanaldia San Frantzisko elizan. 13:00-14:30, Kantuan herriko kaleetan.
Disney etxeko 'El rey león' filma. Umeen zinema denboraldia hasten da asteburuan
James Bobin zinemagileak zuzendutako akziozko filma da Dora y la ciudad perdida.
Oskarbi Taldeak kantaldi berezia eskainiko du zapatuan Arantzazun Jorge Oteiza eta Bitoriano Gandiaga gogoratzeko. Eskultorearen ibilbide artistikoa omentzeko ere baliatuko du hitzordua Pasaiako taldeak. ‘Oteizaren hutsunetik, Gandiagaren hitzetara’ da emanaldiaren izena eta doan izango da, urriaren 12an, 18:00etan.
Xake antzerki taldearen ikuskizuna da. Familia guztiari zuzendua. Sarrerak 4 euro.
Amaia Lizarralde eta Olatz Beobidek sortutako Nomofobikak webserieko pertsonaiek bizia hartuko dute Arkupeko oholtzan. Aretxabaletako eta Eskoriatzako udaletako emakume langileek M8 greba eguneko soldatarekin antolatutako ekintzen artean dago. Sarrera, 4 euro.
Michael Engler zuzendariak egindako filma da Downton Abbey
Michael Engler zuzendariak egindako filma da Downton Abbey
Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendarien azken lana. Sarrera da bost euro
Ttak! taldearekin elkarlana. Inagurazioa irailaren 20ean, 19:00. Bertso saioa egingo dute: Ane Zuazubiskar, Miren Artetxe, Maider Arregi eta Maddi Gallastegi.