Eidabe taldeak emakume langileei egindako aitortza jaso du Mari eta gaileta fabrika lanean. 8 urtetik gorako neska-mutikoak gerturatuko dira ikastetxeetatik eta bi saio eskainiko dituzte: 09:00etan eta 10:30ean.
Ikasturte berria hasiko du urrian Berbalaguna egitasmoak eta gaur egingo dute aurkezpena
2019-2020 denboraldiko herriko futbol txapelketako bilera
Sortu eta Iratzar fundazioak antolatutako hitzaldia izango da eta Iñaki Egaña eta Ane Miren izango dira hizlariak.
Jardun Euskara Elkarteak antolatutako hitzaldia da eta Jon Maiak 'De Extremadura al bertsolarismo' izango du hizpide.
Kartzela zaharreko zineklubak Ibilgailuak gaia izango du urrian zehar. Hala, urriaren 9an El diablo sobre ruedas filma eskainiko dute. Emanaldia 21:00etan izango da.
Ttak! taldearekin elkarlana. Inagurazioa irailaren 20ean, 19:00. Bertso saioa egingo dute: Ane Zuazubiskar, Miren Artetxe, Maider Arregi eta Maddi Gallastegi.
Kultura Sailak antolatutako pintura ikastaroetarako izen-emate epea zabalik dago. Helduendako eta umeendako ikastaroak antolatuko dituzte urtero lez, eta aurten, irakaslea izango da Iban Urreta. Arkupeko harrerara (943 08 10 01) jo behar da izena ematera.