Kulturateko Areto Nagusian, Alba Barbe I Serrak zuzendutako Enfemme dokumentala ikusteko aukera egongo da. Emanaldia Emakume Txokoak antolatu du.
Herri batzarra deitu du Aretxabaletako EH Bilduk eta Juan Karlos Izagirre gonbidatu dute bertara. Landuko dituzten gaiak honako hauek: Egoera politikoaren irakurketa Ikasturte politikoaren plana Hauteskundeak
Una intima conviccion filma Antoine Raimbault zinemagileak zuzendu du. Asteartetako zinemaren baitan izango da emanaldia.
Ttak! taldearekin elkarlana. Inagurazioa irailaren 20ean, 19:00. Bertso saioa egingo dute: Ane Zuazubiskar, Miren Artetxe, Maider Arregi eta Maddi Gallastegi.
Kultura Sailak antolatutako pintura ikastaroetarako izen-emate epea zabalik dago. Helduendako eta umeendako ikastaroak antolatuko dituzte urtero lez, eta aurten, irakaslea izango da Iban Urreta. Arkupeko harrerara (943 08 10 01) jo behar da izena ematera.