Antzerki hilabetearekin bat egin du Prebentzio Zerbitzuak eta Peter Roberts mimoak saioa eskainiko die DBHko bigarren mailako ikasleei. Mimarte proiektuarekin etorriko da, eta, magia eta umorea lagun hartuta, eta nerabeen parte-hartzea bultzatuta, alkoholaren gehiegizko kontsumoaren gaineko hausnarketa bultzatuko du, eta iritzi kritikoa sustatu.
Nagore Txintxurreta eta Mireia Delgadoren eskutik izango da ipuin kontaketa. Sei urtetik gorakoentzat zuzendutako saioa izango da.
Berbalagunak taldeak hamar urte beteko ditu ikasturte honetan, eta hori ospatzeko ekitaldia antolatu dute, urriaren 2rako. Irekia izango da eta, urte horietan Berbalagun izandakoen testigantzez gain, Imanol Ituñoren magiaz disfrutatu ahal izango da.
Elgeta, erresistentziaren memoria jardunaldien barruan Manolo Cainzosen hitzaldia. Izenburua: "Elgetako bost emakume gerra garaian".
Ttak! taldearekin elkarlana. Inagurazioa irailaren 20ean, 19:00. Bertso saioa egingo dute: Ane Zuazubiskar, Miren Artetxe, Maider Arregi eta Maddi Gallastegi.
Urteroko txapelketa antolatzeko zabalik da izen-ematea udaletxean. Azken eguna: urriak 4. Hiru kategoria izango dira.
Mintapraktika taldeak osatzeko izen-ematea zabalik da liburutegian urriaren 4ra arte. Online ere bete daiteke inprimakia hemen.