Olakua auzoan egongo da gaur garbigune ibiltaria
Informazioa nahi izanez gero, deitu tel. honetara: 636 44 92 21.
Hauxe da gaurko egitaraua: 17:00etan, Txosnagunearen muntaia herrikoia. 18:30ean, 37. SAN MIGEL PILOTA TXAPELKETAKO FINALERDIAK, Euskal herriko kadete, gazte eta promesa mailako pilotari onenak Zubikoa pilotalekuan. Antolatzailea: Aloña Mendi KE-ko Pilota Saila. 19:00etan, Antzerkia: OÑATIKO ITUNA LEHEN KARLISTADAN antzezlanaren aurrestreinaldia Santa Ana antzokian. Antolatzailea: Olaitturri Kultur Elkartea
Osakidetzako hainbat adituk paziente biziaren gaineko hitzaldia eskainiko diete Basotxo erretiratuen elkarteko kideei. Bukaeran, mokadutxoa izango dute. Basotxo erretiratuen elkarteak antolatutako Kultura Astearen barruko ekitaldia da.
Iraileko ohiko osoko bilkura du gaur udalbatzak
Eneko Landaburu mediku ezagunak Uraren osasuna izeneko hitzaldia emango du bihar, irailak 26, Seminarixoan (19:00). Landaburuk hausnarketa egingo du uraren fluoratzeari buruz. Hitzaldia Laboratorium museoak antolatu du Taula periodikoaren nazioarteko urtea-ren ekitaldien barruan.
Altxamendu militarraren ondorioz diktadura frankista jasan zuten debagoiendarrak omenduko dituzte Intxorta 1937 elkartearen eta Debagoieneko udalen ekimenez. Bertsolariak, dantzariak, abesbatzen emanaldia eta lore eskaintza izango dira, besteak beste.
Txilen, unibertsitateko mugikortasun programa bukatu eta oporrak hartu genituenean, etxera etortzea besterik ez genuen buruan… Bueno! baina baziren aurretik ikusi nahi genituen hainbat toki, eskalatu nahi genituen hainbat pareta, deskubritu nahi genituen hainbat txoko. Amets horiek betetzen ibili ginen hilabete eta erdiz Andeetan, iazko Gabonetan, abentura Mendozan hasi eta Patagonian bukatuz, bidean hainbat esperientzia bizi eta lagun berriak eginez. Hizlariak: Beñat Arrieta eta Unai Jimenez.
Atzerritik etorri eta euskara ikasteko interesa dutenei "eskaintza berezi bat" egin zaie Haberen Aisa ikastaroen bidez; izan ere, euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu du udal euskaltegiak, Haberekin eta Udalarekin elkarlanean. Izena eman behar da irailaren 27a baino lehen, Irizar jauregian dagoen udal euskaltegira joanda edo telefonoz deituta: 943 76 44 53.
Ttak! taldearekin elkarlana. Inagurazioa irailaren 20ean, 19:00. Bertso saioa egingo dute: Ane Zuazubiskar, Miren Artetxe, Maider Arregi eta Maddi Gallastegi.
Urteroko txapelketa antolatzeko zabalik da izen-ematea udaletxean. Azken eguna: urriak 4. Hiru kategoria izango dira.
Mintapraktika taldeak osatzeko izen-ematea zabalik da liburutegian urriaren 4ra arte. Online ere bete daiteke inprimakia hemen.