Basotxo erretiratuen elkarteak antolatutako Kultura Astearen barruan Getariara (txakolindegi bat bisitatzera) eta Donostiara joango dira egunpasa.
Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoa elkarteko kideak Oñatin izango dira gaur, funtzionamenduaren eta eskaintzen dituen zerbitzua ematen. Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa, GIT delakoa, 1987an jaio zen, Giza baliabide gisa. Bere egitasmoa oso argia da: entzuteko premia duen orori, telefonoaren bidez harreman erraz eta azkarra eskaintzea, honela, norbait izan dezan entzun, konprenitu eta laguntzeko prest. Entzute aktibo baten bidez, pertsonari egoera ulertaraziz eta elkarrizketa osoan zehar pentsatzen lagunduz, bere egoeratik atera ahal izateko helburuak eta erabakiak hartzera sustatuz.
Xalbadorpe elkarteak Kontsumobiderekin elkarlanean antolatuta erretiratuendako tailerra. Gaia: 'Bidaiatu eskubideekin eta betebeharrekin'. Gidaria: Begoña Olabarrieta kontsumo hezitzailea.
Eskola Kirolak antolatuta, 'Komunikazio ez bortitza, errespetuzko komunikazioa' hitzaldia egingo du Nerea Mendizabal hezitzaileak.
Donostia Zinemaldian aurkeztu den Agur Etxebeste filmeko zuzendari diren Asier Altuna eta Telmo Esnalekin solasaldia egingo da Seminarixoan. Bergarako grabazioak, anekdotak, Bergaran zinema sustatzeko ekimenak eta beste izango dituzte berbagai. Sarrera libre izango da aretoa bete arte.
Elgeta, erresistentziaren memoria jardunaldien barruan Estitzen Mirandaren hitzaldia. Izenburua: "Emakumearen papera gerra garaiko hedabideetan".
Beinke-Loramendi dantza entsegu orokorra egingo dute Herriko Plazan Loramendi elkarteak deituta. Ez dago aurrez izenik eman beharrik, bertan agertzea nahikoa da.
Biodantza Astea antolatu dute eta Rakel Ampudia irakasleak eskola irekiak eta doakoak emango ditu yoga elkartean.
Ikasturte hasierako batzarra gurasoendako, udaletxean.
Bergaraldeko mendietan dauden korten eta biribilen gaineko hitzaldia eskainiko du Andoni Larrañaga Mendizabalek. Angiozarko San Migel jaien barruko ekitaldia da.
5 euro. Solasaldia Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendariekin.
Atzerritik etorri eta euskara ikasteko interesa dutenei "eskaintza berezi bat" egin zaie Haberen Aisa ikastaroen bidez; izan ere, euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu du udal euskaltegiak, Haberekin eta Udalarekin elkarlanean. Izena eman behar da irailaren 27a baino lehen, Irizar jauregian dagoen udal euskaltegira joanda edo telefonoz deituta: 943 76 44 53.
Ttak! taldearekin elkarlana. Inagurazioa irailaren 20ean, 19:00. Bertso saioa egingo dute: Ane Zuazubiskar, Miren Artetxe, Maider Arregi eta Maddi Gallastegi.
Urteroko txapelketa antolatzeko zabalik da izen-ematea udaletxean. Azken eguna: urriak 4. Hiru kategoria izango dira.
Mintapraktika taldeak osatzeko izen-ematea zabalik da liburutegian urriaren 4ra arte. Online ere bete daiteke inprimakia hemen.