Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoa elkarteko kideak Oñatin izango dira gaur, funtzionamenduaren eta eskaintzen dituen zerbitzua ematen. Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa, GIT delakoa, 1987an jaio zen, Giza baliabide gisa. Bere egitasmoa oso argia da: entzuteko premia duen orori, telefonoaren bidez harreman erraz eta azkarra eskaintzea, honela, norbait izan dezan entzun, konprenitu eta laguntzeko prest. Entzute aktibo baten bidez, pertsonari egoera ulertaraziz eta elkarrizketa osoan zehar pentsatzen lagunduz, bere egoeratik atera ahal izateko helburuak eta erabakiak hartzera sustatuz.
Basotxo erretiratuen elkarteak antolatutako Kultura Astearen barruan moda desfilea egingo dute. Aurretik Basotxoko kantu taldeak hainbat abesti eskainiko ditu.
Debagoieneko landa garapena elkarteak egingo du plastikoaren bilketa. Bilketa lekuak: Zanartu, Zuazola inguruan. Murgialdai, Asentsio ermitan. Olabarrieta, autobus geltokian. Musika Eskola gainekaldean. Oharra: Utzi plastikoa arratsaldez utzi behar da esandako lekuetan, beste nonbait nahi bada deitu telefonoz. Bilketa lekuren bat aldatzea nahi baduzue, deitu 943762547 telefonora. Batuko den plastiko mota: Siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza. Belar boletan erabiltzen den plastiko beltza. Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza. Negutegiko plastiko zuria. SOKAK: zaku batean ondo bilduta ateratako sokak bakarrik jasoko dira. Plastikoa txukun ez badago, puntu horretan ez da bilketa egingo.
Presoen alde dantza herrikoi eta erraz bat egingo dute aurtengo jaietan. Helburua jaien hasieran falta direnak oroitzea eta kartzela politikak injustua salatzea izango da. Dantza hori parte hartzailea izatea gura dute eta herritar guztiak daude gonbitatuta.
Beinke-Loramendi dantza entsegua antolatu du Loramendi elkarteak sanmigeletara begira. Martitzenetan dira saioak, eta entsegu orokorra hilaren 26an, Herriko Plazan (19:00). Izena emateko bideak: euskara@loramendielkartea.eus eta 943 77 09 70 eta 685 75 67 29.
Atzerritik etorri eta euskara ikasteko interesa dutenei "eskaintza berezi bat" egin zaie Haberen Aisa ikastaroen bidez; izan ere, euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu du udal euskaltegiak, Haberekin eta Udalarekin elkarlanean. Izena eman behar da irailaren 27a baino lehen, Irizar jauregian dagoen udal euskaltegira joanda edo telefonoz deituta: 943 76 44 53.
Ttak! taldearekin elkarlana. Inagurazioa irailaren 20ean, 19:00. Bertso saioa egingo dute: Ane Zuazubiskar, Miren Artetxe, Maider Arregi eta Maddi Gallastegi.
Urteroko txapelketa antolatzeko zabalik da izen-ematea udaletxean. Azken eguna: urriak 4. Hiru kategoria izango dira.
Mintapraktika taldeak osatzeko izen-ematea zabalik da liburutegian urriaren 4ra arte. Online ere bete daiteke inprimakia hemen.