Red Dragons taldeak antolatutako erakusketa da. Dagoeneko hirugarren edizioa izango da eta egun osorako egitaraua osatu dute. 09:00 Izen-ematea 11:00 Ibilbidearen hasiera 11:00 Ucas de Arrateren erakusketa 12:30 Ibilbidearen amaiera 13:00 Pintxopotea 14:30 Bazkaria 17:00 Xabier Fernandez Puritori omenaldia 17:30 Sari banaketa 18:00 Ekitaldiaren amaiera
Elgetako baserritar eta artisauen azoka,plazan. Horrekin batera, XXIII. Intxortara igoera jokatuko da. Haur eta gaztetxoentzako tirolina ere izango da, eta ondoren Dunbots txarangak alaituko ditu kaleak.
XXIII. Intxortara igoera jokatuko da, 11:00etan. Izen-ematea 10:30ean. Hiru kategoria: 12 urtera artekoak, 12-16 urte bitartekoak eta 16 urtetik gorakoak.
Tomatea ardatz duen azoka berezia goiz guztian. Eta gainera: 11:30, Trebakuntza saioa haziak eskuratzeko, Marc Badal adituarekin. 12:00, Tomate erakusketa; edonork parte har dezake baina aurretik izena eman behar da. 12:00, Tomatearekin egindako salda hotzaren eta pintxoen dastatzea. 14:00, Sari banaketa ekitaldia: ortu lehiaketa, tomate salda hotza (gastronomi elkarteen artean) eta tomate erakusketa. Aretxabaletako tomatearekin egindako pintxoen ibilbidea. Izena emateko eta argibideetarako: Arkupen eta Debagoieneko mankomunitatean: turismo@debagoiena.eus eta 943 79 64 63 eta 943 71 89 11.
Arrasate historikoa ezagutzeko antolatutako bisita gidatua
Atxabaltako gazte mugimenduak Gazte Eguna antolatu du. Hona hemen egitaraua: 11:00, Otala Zelaira martxa. 13:00, Gazte jolasak. 14:30 Gazte bazkaria. Ostean, Upeide. 18:30, Jaitsiera musikatua. Aretxabaletara jaitsitakoan, Elektrotxarangarekin kalejira.
Hauxe gaurko egitaraua: Egun osoan, barrakak 1€. 15:30ean, ESPELEOTXIKI, Arrikrutz-Oñatiko Kobak. Erreserba 943082000 edo arrikrutz@onati.eus 16:30ean, 11. SAN MIGELETAKO MUS TXAPELKETA, Portuko plazan.Izen-ematea: 15:30-16:15. 18:00etan, HAURREN DANBORRADA, Musika Bandak lagunduta. Eguraldi txarra eginez gero, irailaren 22an egingo da. Ondoren BURUHANDIAK ETA ERRALDOIAK, Musika Eskolako triki-pandero taldeak lagunduta. 22:00etan, OROIMENEAN ikus-entzunezkoa, Alzheimer gaitzaren errealitate gordina bistaratzen duen maitasunez beteriko istorioa, Zubikoa pilotalekuan. Antolatzailea: Hots Abesbatza. Zuzendaria: Aitor Biain Bidarte. Sarrerak: www.onati.eus, Txokolateixian eta leihatila digitalean.
Hots abesbatzak eta Ganbera orkestrak, Afagi elkartearekin elkarlanean, Oroimenean izeneko ikus-entzunezkoa eskainiko du.
Mendizale gazteek esperientzia eta ibilerak azaltzeaz gain, Xerpa herriaren jatorria, mendizaletasuna, harremanak eta garraiatzaileen lana aztertzen ditu dokumentalak (60'). Doan
Aretxabaletako tomatearen astean pintxo bereziak egongo dira Aretxabaletako taberna batzuetan.Informazio gehiago: 943 79 64 63 edo turismo@debagoiena.eus
Mugikortasun astearen barruan, Herribusa doan izango da aste honetan
Atzerritik etorri eta euskara ikasteko interesa dutenei "eskaintza berezi bat" egin zaie Haberen Aisa ikastaroen bidez; izan ere, euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu du udal euskaltegiak, Haberekin eta Udalarekin elkarlanean. Izena eman behar da irailaren 27a baino lehen, Irizar jauregian dagoen udal euskaltegira joanda edo telefonoz deituta: 943 76 44 53.
Ttak! taldearekin elkarlana. Inagurazioa irailaren 20ean, 19:00. Bertso saioa egingo dute: Ane Zuazubiskar, Miren Artetxe, Maider Arregi eta Maddi Gallastegi.