Osoko bilkura berezia egingo du udalbatzak gaur
Ikasturteko proiektu nagusien aurkezpena egingo zaie gurasoei ikastetxeko areto nagusian.
Umeen danborradako entsegua egingo dute gaur Eltzian. Danborrada irailaren 21ean izango da.
Anek eta Imanolek motxilero moduan ezagutu nahi izan zuten Tailandia. Tenpluetan hasi zuten bidaia (iparraldean) eta paradisuaren itxurako hondartzetan amaitu (hegoaldean). Bitartean itsasoko ur gardenetan snorkell egiteko aukera izaten zuten, eta ordura arte probatu gabeko janak dastatu eta arroz-soroak bisitatu zituzten. 2018ko udan egindako bidaia da.
Ludoteka zerbitzuak irailaren 11n zabalduko ditu ateak. Eguaztenean, eguenean eta barikuan ate irekiak izango dira zerbitzuaren nondik norakoak ezagutzera emateko, 16:00etatik 17:00etara.