Ixadebalde 19. merkealdien azoka egingo du Aretxarte elkarteak, mojen komentuan. Hona hemen ordutegia: Irailak 6: 10:00-12:00 eta 16:30-20:30. Irailak 7: 10:00-14:00.
Magia Astearen barruan gaztetxoendako tailerrak eskainiko dituzte. Tor magoarekin: 6-10 urte bitartekoentzat Euskaraz / gehienez 15 partaide Txorroborro magoarekin: 11-14 urte bitartekoentzat Euskaraz / gehienez 15 partaide
Asteburuan dira Atzeko kaleko jaiak. Hauxe da gaurko egitaraua: 17:00etan, etxafuego jaurtiketa. Ondoren, zinta lasterketa eta 'holi' festa 19:30ean, txorimaloak. Ordu berean, elkarretaratzea presoen eskubideen alde 22:30ean, kontzertua: Kilimak, No Limits eta DJ Elepunto. Kontzertuen tartean bingo musikatua egongo da. Irabazleak saria izango du
17:30, Etxafleroak eta bomba japoniarrak. 18:00, Apar Festa. 19:00, Buruhaundiak. 23:00, Bolo Txapelketa: 21:00ean, bolatokiaren irekiera; 23:00ean, txapelketa; eta 02:00ak, arte irekita. 22:00, Rock Kontzertuak. Taldeak: Txerrikumeak, Sofokaos eta Streetwise.
Umeei eskainiko diete eguna jaiak hasteko: 18:00-19:00, Kids and us antzerkia. 19:00, Saguzarraren jaitsiera. 20:00-21:00, 3zpa4 telesaileko lagunen ikuskizuna. 21:30-01:00, Gaubelak.
Bergara Hiria emakumezkoen pilota txapelketaren bigarren edizioa irailaren 6tik urriaren 1era izango da. Aurten, iaz ez bezala, txapelketa promes mailan bakarrik jokatuko da. Sei bikote lehiatuko dira, bi multzotan banatuta, eta lehen finallaurdenak gaur jokatuko dira, Udal Pilotalekuan, 18:30ean hasita. Finala urriaren 1ean izango da, 19:30ean.
Hurbileko magia publikoarengana gerturatzeko asmoz, Tor eta Txoborro magoek paregabeko ikuskizuna eskainiko dute Herriko Plazan. Mendebaldeko salon mitiko haietako giroa sortuko dute eta karta-jokoak, iruzurgileak eta gehiago ekarriko dituzte hiru orduko ikuskizunean (20 minutuko saioak).
Xiomara Zugazagoitiak (ahotsa) eta Willy Granadosek (gitarra) osatutako bikote akustikoa. Hainbat estilotako artisten bertsioak egiten dituzte, gazteleraz eta ingelesez.
Egubakoitzeko egitaraua: 19:00etan: Afarirako mahaiak prestatu elizondoan. 20:00etan: Kanpai joaldiak. Ondoren, Tantaia jaso eta Martin Kabarrixa auzoratu. 20:30ean: Auzo-afaria. Ondoren, kantuan eta dantzan Koldorekin.
Quentin Tarantino zuzendariaren lana (AEB, 2019). Sarrera, bost euro
Arantza Baskaran artista arrasatearren lanak ikusgai egongo dira erakusketa gisa, bihartik aurrera, Aroztegi Aretoan. Pintura abstraktua izeneko erakusketa irailaren 8ra bitartean egongo da.