Umeen danborradako entsegua egingo dute gaur Eltzian. Danborrada irailaren 21ean izango da.
Eguraldi onarekin Monterronen; bestela, Kulturaten.
Las niñas del Mago bikoteak magia saioa eskainiko du Arkupen. Carmen eta Bego Cabeza ahizpak, Bartzelonako Ilusionismo Elkarteko (SEI) eta Madrileko Ilusionisten Klubeko kide dira. Gaztelaniaz izango da ikuskizuna (sarrera, 3 euro).
Arantza Baskaran artista arrasatearren lanak ikusgai egongo dira erakusketa gisa, bihartik aurrera, Aroztegi Aretoan. Pintura abstraktua izeneko erakusketa irailaren 8ra bitartean egongo da.