Magia Astea antolatu du Udalak eta gertuko magia saioak izango dira. Eguaztenean izango dira Hodei, Txoborro eta Las niñas del Mago. Egitaraua: 17:30 Magia, zaharren egoitzan. 19:00-21:00 Magia, kaleetan.
Arantza Baskaran artista arrasatearren lanak ikusgai egongo dira erakusketa gisa, bihartik aurrera, Aroztegi Aretoan. Pintura abstraktua izeneko erakusketa irailaren 8ra bitartean egongo da.