Pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea, herriko hainbat pentsionistek deituta
Ganbara kantu eskolan eta abesbatza ezberdinetan 2019-2020 ikasturterako izen-ematea. 3 urtetik gorakoei zuzenduta. Ganbara abesbatzako egoitzan (Errekalde auzoan)
Gaur, irailak 2, hasiko dituzte San Martin jaietako helduen eta umeen danborradetarako entseguak. Umeen entsegua 19:00etan izango da eta helduena 20:00etan, seminarioko patioan; umeek eta helduek gerrikoa eraman beharko dute. Helduen danborrada irailaren 15ean izango da, eta umeena irailaren 16an, San Martin egunean. Udalak hurrengo astean emango du egitarau osoaren berri.
Arantza Baskaran artista arrasatearren lanak ikusgai egongo dira erakusketa gisa, bihartik aurrera, Aroztegi Aretoan. Pintura abstraktua izeneko erakusketa irailaren 8ra bitartean egongo da.