Hona hemen egitaraua: 11:00 Kalejira Ubera kaletik San Mateira. 11:30 Meza. 12:15 Pintxoak. 12:30 Bolo-jokoa, domino, umeen jolasak. 14:00 Auzo bazkaixa (Jaolatza) + kantuak. Gero, kalejira San Mateitxik Ubera kalera. Eta berakatz-zopa afaria.
Egitaraua: 18:00 Jaien hasiera 19:00 Txorimalo eta erraldoiak 19:15 Pintxopoteoa 19:30 Presoen aldeko elkarteratzea 22:30 Kontzertuak: Korkones, WC eta Vacolev 42
Hileko azken ostiraletako dinamikarekin jarraituz, presoen aldeko elkarretaratzea egingo dute abuztuko azken barikuan ere; Herriko Plazan, 19:30ean. Horrez gain, 'EkainArrasaten' plataformak atun jan solidarioa egingo du leku berean, 18:00etan. Atun pintxoak salduz lortzen duten dirua, 11/13 sumarioaren gastuak estaltzera bideratuko dute.
18:00 Jaien hasiera Martintxoren jaitsierarekin 18:15 Bizikleta karreraren prestaketa. Mozorro onenari saria egongo da 18:30 Bizikleta karrera Plaentxiara 20:30 Matraka elektrotxarangak girotutako poteoa 21:00 Buruhandiak 23:00 Kontzertuak: Gonapk, The Potes, DJ Arno
Elkartasun Festa egingo du aurten ere Anelkarrek. Abuztuaren 30ean, egubakoitza egingo du –Zurrategi plazan, 19:30ean hasita–. Oporren osteko data esanguratsuena bilakatu da antzuolarrendako eta aurten ere askotariko pintxo eta edariak izango dira protagonista. Eta nola ez, baita ere herritarrek eginiko tortilla solidarioak.
Arantza Baskaran artista arrasatearren lanak ikusgai egongo dira erakusketa gisa, bihartik aurrera, Aroztegi Aretoan. Pintura abstraktua izeneko erakusketa irailaren 8ra bitartean egongo da.