Rosa Martinez etorriko da maleta txotxongiloz beteta, Hiru lumak ipuina eskainiko die neska-mutikoei. Istorio honen protagonistak baso ilun bat zeharkatu behar du txori lagunek utzitako hiru lumen babesarekin eta Beldur gabeko Kantak rap-arekin. Haurren laguntza jasoko du horrek; hitzekin, mugimenduekin eta kantekin lagunduko diote.
Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola musikariek kontzertua eskainiko dute, Fraiskozuri plazan, 20:00etan. Esperientzia handiko musikariak dira biak: Jon Gurrutxaga elgoibartarra Arima Beltza taldearekin egin zen ezagun; eta Urbil Artola hondarribiarra, aldiz, Txomin Artola musikariaren semea izateaz gain, Sorotan Bele taldearekin egin zen ezagun.
Arantza Baskaran artista arrasatearren lanak ikusgai egongo dira erakusketa gisa, bihartik aurrera, Aroztegi Aretoan. Pintura abstraktua izeneko erakusketa irailaren 8ra bitartean egongo da.