Lizargarate Trikitixa Elkarteak antolatuta egingo da aurten ere Lizargarate Eguna. Hauxe da egitaraua: 11:00etan, hamaiketakua 12:00etan, herri kirolen erakustaldia 14:00etan, bazkaria Ostean, erromeria Laja eta Lutxurdixorekin Iluntzean, afari merienda Ondoren, erromeriaren jarraipena Bazkarirako txartelak Bizipoz tabernan daude salgai 22 eurotan. Erosteko azken eguna abuztuak 16 da.
Zaldi behaketa egingo dute gaur Pottokalekun. (Aurrez erreserba egin behar da: 670 274 461)
Arantza Baskaran artista arrasatearren lanak ikusgai egongo dira erakusketa gisa, bihartik aurrera, Aroztegi Aretoan. Pintura abstraktua izeneko erakusketa irailaren 8ra bitartean egongo da.